110_blog_sanani

Biosegurtasuna, gaixotasunen antzemate goiztiarra eta zaintza, abere ustiategietan antibiotikoen erabilera murrizteko tresnak

Biosegurtasunak, ustiategietan eragile infekziosoen sarrera eta sakabanaketa txikiagotzera bideraturik dauden neurri guztiak biltzen ditu, talde bateko animaliak osasuntsu mantentzen laguntzen duelarik. Biosegurtasunean bi maila desberdindu daitezke: kanpokoa eta barnekoa. Kanpo-biosegurtasunak, kanpo ingurunearekin dagoen kontaktuari egiten dio erreferentzia, honen helburua eragile patogenoak abeltegira sartzea edo bertatik irtetea saihestea delarik. Aldiz, barne-biosegurtasunak, eragile infekziosoak behin barruan daudela, hauen sakabanaketa saihestera bideraturik dauden neurriak biltzen ditu. Horrela, kanpo-segurtasunak ondorengo alderdi hauek ditu: animalia erosketa (jatorria, osasun-estatusa eta koarentena), animalia garraioa, hondakinen kudeaketa (minda, simaur eta gorpuzkiak), uraren kalitate mikrobiologikoa eta bazka (pentsua/zuhaina), langileen sarbidea eta bisitak (arropa, eskuen garbiketa), izurrite eta bektoreen kontrola, eta instalazioak. Barne-segurtasunak hurrengoak biltzen ditu: txertaketa, adinaren araberako animalien maneiua, animalia osasuntsu eta gaixoen banaketa eta garbiketa eta desinfekzio protokoloak. (gehiago…)

Gehiago irakurtzeko

BLOG_109_Roslin

Edimburgoko Roslin Institutuan formakuntza egonaldia

Doktoragotza garaiko hezkuntza aberastearren, Miriam Serrano, Eskozian, Roslin Institute delakoan, Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin, 3 hilabeteko egonaldia burutzen ari da. Edimburgoko Unibertsitateko Animalia Zientzietan dihardun ikerketa zentrua da Roslin Institute, hiritik gertu dagoen Midlothian herriskan kokaturik dagoelarik. Royal (Dick) School of Veterinary Studies, Moredun Research Institute eta Scottish Agricultural College patzuergoaren parte da. Roslin Institute-n zeregina, animalien biologiako alor deberdinen ikerkuntzen bidez animalia eta gizakion bizitza hobetzea litzateke.
Hilabete hauetan, Roslin Instituteko Jayne Hope doktorearen gidaritzapean arituko da lanean. Inmunologian aditua den Hope doktorea, Personal Chair of Immunology karguduna, erantzun inmuno-zelularraz arduratzen den lan talde baten buru da, bere ikerlanek txertoen bidez lorturikoa inmunitatea zein inmunitate naturala lortzeko mekanismoak finkatzea dute helburu. Berezko inmunitatea duten zelulen ezugarri funtzional eta fenotipikoak aztertzen dituzte, Mycobacterium bovis eta Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis bezelako patogeno mikobakterianoen aurrean duten babespen papera zehazteko. Bi patogeno hauek behi aziendetan, ekonomikoki oso garrantzitsuak diren bi gaixotasunen eragileak dira; behi-tuberkulosia eta paratuberkulosia edo Johne gaixotasuna. (gehiago…)

Gehiago irakurtzeko

Metagenomica Tallin

Patogenoen zaintza eta erresistentzia antimikrobianoari egokitutako metagenomika

Hilaren 19 eta 20an, NEIKERreko Animalia Osasuneko bi ikertzaile, Tallin (Estonia)-ra hurbildu ziren Holandako Utrecht Unibertsitateak koordinatutako eta EFFORT proiektu europearraren barnean antolaturiko “Patogenoen zaintza eta erresistentzia antimikrobianoari egokitutako metagenomika” izendatutako workshop delako batera.
Ingurune-laginetan egon daitezkeen genoma guztien sekuentzia analisia bezala definitutako metagenomikak, gaixotasunen zaintza orokorra, gordailuei buruzko informazioa eta patogenoen kutsatze bideak eman diezazkiguke aditzera. Erresistentzia antimikrobianoei dagokionez, metagenometan, erresistentzia mekanismo desberdinei loturiko gene taldeak eta haien barreiadura lagungarri egiten duten elementu genetiko mugikorrak aurki ditzakegu. Metagenomikaren abantaila nagusiak zaintza metodologia klasikoen aurrean hauexek lirateke: (gehiago…)

Gehiago irakurtzeko

oveja cordero

2018an artaldeetan gertatutako abortu kasuen azterketa (EAE)

Artaldeetan gertatzen diren abortuen arrazoiak zeintzuk diren ikertzea erronka bihurtzen da urtero, diagnostikatzea zaila delako eta galera ekonomiko handiak dakartzalako. Arkastek kumeak izateko garaia oraindik bukatu ez bada ere, albaitariak abortu agerraldiak ikertzera animatzen ditugu eta lagin egokiak bidaltzeak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu (fetuak, karenak, odol – serumak eta utero jariakinak). Izan ere, kumeak izateko garaia berriz heltzen denean, egokiak diren kontrol neurriak ezarri ahal izateko, ezinbestekoa da arazoaren arrazoia ezagutzea. Honez gain, ezin genezake ahaztu, abortuak eragiten dituzten agente garrantzitsuenetariko batzuek gizakiengan (zoonosiak) eragina dutela. Urtea hasi zenetik, Animalia Osasun Saileko Diagnostiko – Laborategian, Euskal Autonomia Erkidegoan abortu arazoak izan dituzten 10 artaldetako laginak (fetuak, karenak, bagina-jariakinak edota serumak) jaso ditugu. Emaitzak ondorengo hauek izan dira: (gehiago…)

Gehiago irakurtzeko

mosquito tigre 1 ctmo

Tigre eltxoaren (Aedes albopictus) zaintza Euskal Autonomia Erkidegoan: Emaitzak eta 2018ko helburuak

2012. urtean, Euskal Herriko Iparraldean kokatzen den Bidart-eko zerbitzu gunean, tigre eltxoaren presentzia antzeman zen. Ondorioz, 2013. urtetik, NEIKER-eko Animalia Osasun Sailak, Vigilancia Entomológica deritzon proiektuan parte hartzen du, zeina, Espainiako Gobernuko Osasun Publiko, Kalitate eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiko Alerten eta Osasun – Larrialdien Koordinazio Zentroak zuzendua den. Proiektu honen helburuak, Aedes albobictus-en hedapena detektatzea eta beste eltxo inbaditzaile batzuen sarrera posiblea zaintzea dira, besteak beste.
Baina, zergatik da horren garrantzitsua A. albopictus-en zaintza egitea? Asiako hego ekialdeko basoetan jatorria duen eltxo honek, hiri-ingurunera moldatzeaz gain, Denge, Chikungunya eta Zika bezalako hainbat gaixotasun tropikalen bektore izateko duen gaitasuna ere erakutsi duelako. Esaterako, iaz, Frantzia eta Italian izan zituzten Denge eta Chikungunya kasu autoktonoen erantzulea izan zen. (gehiago…)

Gehiago irakurtzeko

mapa piroplasmas 2

Sistema estentsiboetako behi-azienden hemoparasitoak

Sistema estentsibo eta erdi-estentsiboetako behi-aziendak kaparrez beterik dauden guneetara sartzen direnean eta urte sasoiaren arabera, artropodo hauen ziztadak pairatu ditzakete. Kaparrek eragindako parasitazio masiboak, anemia eta ahultasuna eragin ditzake. Gainera, ziztadak berak eragindako efektuaz gain, artropodo hauek eragile patogeno desberdin askoren igorle gisa jokatzeko gaitasuna ere badute ostalarian elikatzen ari diren bitartean. Behi aziendetan, piroplasma eta anaplasma deritzenek eragindako hemoparasitosia dira produkzioan efektu negatibo garrantzitsuenak eragiten dituztenak. Piroplasmosiak Babesia (B. bovis, B. bigemina, B. divergens y B. major) eta Theileria (T. annulata, T. buffeli) generoko protozooek sortzen dituzte. Piroplasmosiaren sintoma klinikoak bai albaitari eta baita abeltzainen artean ere oso ezagunak dira. Behi aziendan interesa duten beste hemoparasitoak anaplasmak dira. Anaplasma eritrozitarioak – Anaplasma marginale eta A. centrale – bakterio intrazelular Gram negatiboak dira, zeinak anemia hemolitiko larria sortu dezaketen. Anaplasma granulozitiokoak (A. phagocytophilum) kaparrek eragindako sukarra deritzon gaixotasunaren erantzuleak dira, anemia, leukopenia, abortuak, mastitisa eta inmunoezabatzea eragiteaz gain, produkzioan galerak eragin ditzake ere, infektaturik dauden kaparrekin lehendabizikoz harremanetan jartzerakoan. (gehiago…)

Gehiago irakurtzeko

IMG_0730

Erresistenteak diren animaliak aukeratzeko gaitasuna izango dugu?

Gaixotasunekiko erresistenteak diren animalien hautaketa interesezkoa da, zeren tratamenduak aplikatzeko beharra murriztu egiten da, animalien osasun egoera eta euren ongizate maila hobetzen direlako. Bestetik, animaliengan eragina duten gaixotasunen prebalentzia urritzean, murriztu egiten da abere etxetiar eta basatien artean gertatu daitekeen gaixotasunen kutsatzea eta baita aipatutako animalia hauetatik gizakietara egon daitekeen kutsatzea ere. Paratuberkulosia (PTB), Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis (Map)-ek eragindako infekzioa da. Honek hausnarkari etxetiar eta basatiengan du eragina eta OIE deritzonak, animalia osasunean arazo globaltzat jotzen du. Ondorioz, OIE-k kide diren guztiei gomendatzen die, kasuen jakinarazpenean zaintza epidemiologikoa mantentzea.

Horrela, Map-ek izan ditzakeen efektuak arintzeko, kontrol neurriak mantentzea aholkatzen da. Egun, higiene eta osasun-baldintza egokiak iraunaraztearekin batera, kasu positiboen ezabaketa da gehien erabiltzen den estrategia. Hala ere, aipaturiko neurri hauek, denbora eta diru kantitate handiak eskatzen dituzte eta gainera, ez dituzte oso emaitza onak izan, diagnostikorako erabiltzen diren tekniken sentsibilitate faltaren eraginez. Hortaz, beste aukera batzuk bilatu behar dira. Hau horrela, txertaketak, kontrolerako erreminta eraginkorrak direla ikusi izan da. Izan ere, kasu klinikoak zein Map-en iraizketa gorozkietan murrizteaz gain, kostuari dagokiola ere abantailatsua da. Bestalde, PTB-ekiko erresistenteak diren markatzaile genetikoen hautaketak tresna itxaropentsua dirudi. Horregatik, NEIKER-eko Animalia Osasun Saila bi esparru hauetan ikerketak egitearen aldekoa da. (gehiago…)

Gehiago irakurtzeko

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Zer dugu gogoan ardietan ematen den Maedi /Visnaren infekzioaz?

Ardi-aziendako Maedi Visna birusa (VMV) Retroviridae familiakoa hausnarkari txikien Lentevirus subgenerokoa litzateke (LVPR); subgenero honetan VMVko andui batzu eta Ahuntz Artritis Encefalitis birusa barneratzen dira. VMV infekzioak mundu barreiadura du. Espainian, eginiko ikerkuntzek, seroprebalentzi handia isladatzen dute, batik bat, produkzio intentsiboa duten artaldeetan.
Maedi/visna, azken urteotan, Animalia Osasunaren Munduko erakundeari (OIE delakoa) aditzera emandako ardi gaixotasun ugariena izan da Espainian. Berau gaixotasun kronikoa dugu sindrome multisistemikoa sortuz, itu diren organutan (birika, ugatz, nerbio-ehun eta artikulazioetan) zornedunik gabeko antura eraginez. (gehiago…)

Gehiago irakurtzeko

blog_102

Abeltzaintzan antibiotikoen zentzuzko erabileraren jardunaldia: “Zer ekarpen egin dezakegu lehen sektoretik antibiotikoen erabilera murrizten laguntzeko?

Hilak 8an NEIKEReko Animalia Osasun Sailak, Mungian, lehen sektoreak antibiotikoen murrizketan izan dezakeen ekarpenari buruz hitz egiteko, albaitari klinikoei zuzenduriko dibulgaziozko jardunaldi bat antolatu zuen. Jardunaldi hau, Euskadiko antibiotikoen erresistentzi aurkako egitasmo programan (RAM-Euskadi delakoan), Eusko Jaurlaritza, hiru Foru Aldundiak, NEIKER eta ELIKA-k parte hartzen dugun programa berrian burutuko diren ekitaldi desberdinen artean barneratuko genuke. Programa honen azken helburua, EAE-n albaitari sendagaien erabilera egokia sustatzeko eta antibiotikoen erresistentzien agerpena gelditzeko akzio zehatzak agerian jarriko dituen estrategia eratzea eta ezartzea litzateke. Ikerne Zuluaga, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak RAM-Euskadi-ko aurkezpen laburra burutu zuen ekitaldiaren irekieran. Bertan 4 lerro estrategikoak deskribatu zituen (zaintza eta kontrola; animalien gaixotasunen prebentzioa; ikerketaren sustapena; eta komunikazio eta formakuntza). (gehiago…)

Gehiago irakurtzeko

foto zorro retocada

Enterocytozoon bieneusi protozooaren ikerlana basa-haragijaleetan

Microsporidia protozooek, parasito oportunistak eta derrigorrezko intrazelularrak, hainbat ornogabe eta ornodun infektatzen dituzte. Munduko animalia eta gizakietan gehien detektatzen den Mikrosporidio espezieen artean Enterocytozoon bieneusi dakusagu. Patogeno honen epidemiologian, animalia espezie desberdinek joka dezaketen gordailu papera oraindik ez dago bat ere argi. Inmunoeskasia duten gizakiotan erasoaren eragina larria oso izan daiteke. Horrela, nahiz eta E. bieneusi, basa zein etxe espezie ugari infektatzeko gai den eta goraka doan patogeno emergentea izan, ikerlan gutxi batzu izan dira basa-haragijaleetan honen presentzia aztertu dutenak. Prebalentzia zehaztu nahian, Espainiako komunitate autonomiko desberdinetako 190 basa-haragijale aztertu ziren. (gehiago…)

Gehiago irakurtzeko