EHUrekin batera Euskal Herriko mikrobiologoen bigarren topaketa – MikrobioGUNE II – antolatu dugu

Joan den asteartean, abenduaren 13an, Bizkaia Aretoa UPV/EHUn EAEko mikrobiologoen bigarren topaketa (MikrobioGUNE – II Basque Microbiology meeting) egin zen. Edizio hau UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko eta NEIKEReko Animalien Osasun Saileko ikertzaileek antolatua izan da. Ekitaldi horretan, mikrobiologian aritzen diren EAEko eta mugakideak diren lurraldeetako 13 zentrotako (unibertsitateak, ospitaleak, ikerketa-zentroak eta enpresak) 150 profesional baino gehiago elkartu ziren beren ikerketa-lanak partekatzeko. Jardunaldian lanak oinarrizko mikrobiologia, mikrobiologia biomedikoa eta elikagaien eta ingurumenaren mikrobiologia izeneko hiru saiotan aurkeztu ziren.

Programan hiru hitzaldi nagusi jaso ziren, bertaratuek Christian Gortazar Ehiza Baliabideetako Ikerketa Institutukoa (Instituto de Investigación en Recursos Cinegéticos, IREC – CSIC, UCLM, JCCM), gorakadan diren patogenoei eta aldaketa globalari buruz hitz egiten entzuteko aukera izan zuten. Bestalde, Jaione Vallek, Nafarroako Agrobioteknologia Institutukoak, amiloide bakterianoen azterketari eta gaixotasun neurodegeneratiboen garapenean duten zereginari buruzko ikerketa-ildoari buruz hitz egin zuen. Azkenik, Patricia Ruas, Asturiasko Esnekien Institutukoa (Instituto de Productos Lácteos de Asturias), giza osasunerako eta nekazaritzako elikagaien industriako hondakinetatik abiatuta konposatu bioaktiboak sortzeko onuragarriak diren bakterioak erabiliz egindako lanak aurkeztu zituen. Hitzaldi horiez gain, 22 ahozko komunikazio eta poster formatuko 58 lan aurkeztu ziren. Lan horien artean, NEIKERek mikrobioen aurkako erresistentziei, mikobakteriosiari, Q sukarrari, koronabirusari, E hepatitisari, lurzoruen mikrobiologiari eta landareen hazkundea sustatzen duten bakterioei buruzko ikerketen emaitzak aurkeztu zituen. Aurkeztutako lan guztiak maila handikoak izan ziren eta eztabaida zientifiko eta filosofiko aberasgarriak sortu zituzten. Laburpenen liburura esteka honen bidez sar daiteke.

Animalien Osasun Sailetik eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako guztiei, eta espero dugu 2024rako aurreikusita dagoen hurrengo topaketan berriro elkartzea.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *