Ikertzaile eta teknologoak prestatzeko 2022ko laguntzetarako deialdia

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko eta teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaile eta teknologoak prestatzeko 2022ko laguntzetarako deialdia atera berri da (Ikertalent Programa). Besteak beste, Neikerreko Animalia Osasun sailan garatzeko, Teknologoen prestakuntzarako beka (2 urtekoa) bat plazaratu da:

• Teknologoen prestakuntzarako beka: T 7: Paisaiaren antropizazio-mailak medikuntza- eta albaitaritza-intereseko gaixotasunen bektore diren artropodoen ekologian duen eragina

Txertaturik, deialdia agertzen den EHAA dihoakizue (EHAA 2022ko Deialdia IKERTALENT). Mesedez, zabaldu informazio hau inguruko jendearen artean interesaturik egon daitekeen ahalik eta jende gehien deialdiaren berri izan dezan.

Epea: 2022/12/30

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *