NEIKEReko Ikertzaile Gazteen I. Jardunaldia

Joan den ekainaren 9an, NEIKEReko Ikertzaile Gazteen I. Jardunaldia ospatu zen, prestatzen ari diren ikertzaileak, haien mentoreak eta beste ikertzaile batzuk aurrez aurreko ekitaldi batean biltzeko, haien lanak partekatzeko eta ikerketa-ildo guztiak NEIKEReko gainontzeko sailei ezagutarazteko.

NEIKERek, beste askoren artean, ikertzaile gazteak trebatzeko funtzioa du, profesionalki garatu daitezen. Prestakuntza-modalitate desberdinen artean, NEIKERen egonaldiak egin daitezke, unibertsitateekin eta bestelako ikastetxeekin egindako hitzarmenen bidez, gradu amaierako lanen (GAL) eta master amaierako lanen (MAL) practicum-a, eta doktorego tesiak, Estatuko Ikerketa Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Ikertalent deialdiak finantzatutakoak, batez ere. Gainera, Ikertalent deialdiaren barruan, graduatuentzat, NEIKERek urtero teknologo beka batzuk eskaintzen ditu, eta, horiei esker, nekazaritza sektorearen arlo zientifiko-teknologiko eta enpresarialera hurbildu eta ezagutu dezakete. Prestakuntza horren bidez, prestakuntza jasotzen ari diren langileei tresnak eman nahi zaizkie espiritu kritikoa sustatu eta ikerketa-lan bat egiteko orduan metodo zientifikoa aplikatzeko. Azkenik, prestakuntzan dauden ikertzaileak beren lanak komunikatzeko gaitasunean trebatzen dira, eta beren lan-ildoen eta emaitzen garrantzia nabarmentzen ikasten dute. Horregatik guztiagatik, jardunaldi hau jarduera garrantzitsua da haien prestakuntzan.

Hauek dira, Animalien Osasun Sailetik, prestatzen ari diren doktoratu aurreko ikertzaileen eskutik gozatzeko aukera izan genituen aurkezpenak:

Gerard Badía-Bringue. Diagnóstico temprano y resistencia genética a la paratuberculosis bovina y mecanismos de regulación génica de la respuesta del hospedador a la infección.
Maitane Múgica. Unveiling early immune responses and trained immunity associated to paratuberculosis vaccination and infection in cattle.
Maddi Oyanguren. Inmunomodulación para el control de las principales enfermedades bacterianas que afectan al ganado bovino.
Leire Urrutia-Angulo. Uso de la tecnología de secuenciación de fragmentos largos Oxford-Nanopore para la caracterización de la dinámica poblacional microbiana implicada en la mamitis bovina.
Ion Iñaki Zendoia. Q sukarra Euskal Herrian, Osasun bakarraren paradigma.

Interesatuta egonez gero, lan horien laburpena bidali ahal izango dizuegu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *