NEIKERek Animalia Zientzia Sailean doktoretza aurreko ikertzaile bat kontratatzeko deialdia ireki du. Pertsona horrek Immunogenetika ikerketa-ildoaren barruan garatuko du doktorego-tesia. Lanpostu honek bikaintasun zientifikoko ingurune batean integratzeko aukera eskaintzen du, punta-puntako instalazio eta berrikuntza, ezagutzaren transferentzia eta garapen profesionalarekin konprometitutako diziplina anitzeko talde baten baitan.
Ikerketa EARLYPTB proiektuaren barnean kokatzen da: “Paratuberkulosiaren detekzio goiztiarra eta erresistentzia genetikoa hobetzeko PCR digitala eta karakterizazio genetikoa, transkriptomikoa, metatranskriptomikoa eta epigenetikoa” (PID2025-168088OR-C21). Proiektu hau berriki hautatua izan da finantzazioa jasotzeko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren 2025eko Ezagutza Sortzeko Proiektuen deialdiaren barruan.
Doktorego-lanaren helburua behien paratuberkulosiaren detekzio goiztiarra hobetzea eta gaixotasun horren aurrean erresistentzia natural handiagoa duten animaliak identifikatzeko aurrera pausuak ematea izango da. Horretarako, diagnostiko-teknologia berritzaileak eta tresna multiomikoak uztartuko dira, infekzioarekin lotutako mekanismo biologikoetan sakontzeko.
Proiektuaren helburu orokorra albaitaritzako profesionalei eta abeltzaintza-sektoreari tresna berriak eskaintzea da, bai infektatutako animaliak adin goiztiarretatik identifikatu ahal izateko, eta bai Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis (MAP) bakterioaren aurrean erresistentzia handiagoa dutenak identifikatu ahal izateko, hau baita paratuberkulosiaren eragilea.
Informazio gehiago NEIKERren webgunean: https://neiker.eus/es/empleo/
