Adjubanteak berezko immunitatearen entrenatzaile gisa

Adjubanteak, eraginkortasuna hobetzeko, txertoei gehitzen zaizkien substantziak dira. Txertoek sortutako erantzun immunitarioa indartzeko, luzatzeko eta zuzentzeko erabiltzen dira.

Dogma tradizionalaren arabera, memoria immunologikoa, antigeno zehatzen aurrean, immunitate-sistema egokitzailek ematen dituen erantzun espezifikoekin lotzen da. Hala ere, gaur egun onartuta dago txerto batzuek sortzetiko immunitatearen zeluletan aldaketa funtzional iraunkorrak eragiten dituztela, eta, ondorioz, erantzun trebatua izeneko memoria immunologikoa sortzen dela. Sortzetiko edo berezko memoria immunitario hori ezartzeak aldaketa metabolikoak eta epigenetikoak ditu ezaugarri, eta sortzetiko (jaotzetiko) zelulek erantzun desberdinak ematen dituzte bigarren estimulu baten aurrean. Fenomeno hori, modu zentralean, hezur-muinaren gurasoen (progenitoreen) konpartimentuan gertatzen da edo modu periferikoan ehunetan bizi diren zeluletan.

Berezko memoria immunitarioa ulertzeak txerto finagoak diseinatzea ahalbidetzen du, eta dauden txertoak, memoria eragiten duten adjubanteak txertatuz, hobetu egin daitezke. Sortzetiko immunitatearen plastikotasun hori aprobetxatzeak muga berri bat suposatzen du txertoen garapenean, eta potentzial handia eskaintzen du gaixotasun anitzen tratamendura bideratutako terapietarako.

Txertoen adjubanteak sortzetiko immunitatearen entrenatzaile gisa erabiltzeko ikuspegia estrategia erakargarria da dauden eta etorkizunean izango diren txertoak ulertzeko eta hobetzeko. Adjubante horietako bat Sigma Adjuvant System (SAS) sistema da, bi osagai aktibo dituen, olio-ur emultsio bat: A lipido monofosforilatua (MPLA) eta trehalosa sintetikoaren dikorinomikolatoa (TDCM), mikobakterioen hormako osagai baten analogo sintetiko bat. Badakigu influenzaz infektatu baino hiru aste lehenago formulazio honekin egindako aurretratamendua babes osoa emateko gai dela, eta biriketako titulu birikoak murriztu zituela saguetan.

Berriki, Immunology aldizkarian CIC bioGUNEk gidatutako azterlan bat argitaratu da. Bertan, Animalia Osasuneko taldeak parte hartu du, eta Sigma sistema adjubantea (SAS) aztertu da. Horrela, erakutsi da adjubanteek eragindako sortzetiko memoriak aldaketa transkripzionalak eta funtzionalak eragiten dituela epe luzera hezur-muinaren gurasoengan, neutrofiloen erantzuteko gaitasuna hobetuz eta makrofagoen zitokinen ekoizpena modulatuz. Aurkikuntza horiek bide berriak irekitzen dituzte txertoaren eraginkortasuna hobetzeko, berezko entrenamendu immunologiko zentrala aprobetxatzen baitute.

Hona hemen azterketa osorako esteka. 

Argazkia: Leonardo AI-rekin sortuta.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *