Zer da Patologia Digitala?

Gure lagun eta lankide izandakoa den Esmeralda Minguijón duela gutxi patologia digital alorrean lanean hasi da Bruselako Erasme Ospitaleko Patologia Departamenduan, SecundOS (Fonds Yvonne Boël) eta Histoweb (Region Wallonne) proiektuen diru laguntzarekin. Prestakin histologikoen imajin digitalak sortzea, behatzea, partekatzea, aztertzea eta interpretatzea litzateke patologia digitala. Aplikazio eremu zabala du eta bere erabilera egokia izan dadin, ekipamendu tekniko aproposa, pertsonalaren formakuntza espezifikoa eta prozedimenduen estandarizazioa ezin bestekoa da. Prestakin histologiko osoen dijitalizazioa burutzeko (Whole Slide Image edo WSI ingelesezko siglak kontutan izanik) mikroskopioa duen eskanerra eta kamera dijitala beharrezkoak dira. Hauez gain, ordenagailua, imajin artxiboak sortzeko, maneiatzeko eta bistaratzeko software-a eta zerbitzari bat beharrezkoak dira ere. WSIa histologia eta histopatologiaren irakaskuntzan erabili ohi da, laborategietako tresneriaren gastua murriztuz, bai eta materiale didaktikoa homogeneizatuz. Honek ere diagnostikoan hainbat alor errazten ditu:
• Adituak direnekin kontsultak burutzea.
• Batzutan lege izaera duen bigarren iritzien eskuratzea.
• Kasu klinikoen distiplina anitzeko ebaluaketa.
• Bidali edo beste motako analisiak (biologia molekularra kasu) burutu behar zaizkien mozketa hitologikoen errejistroa.
• Biobankuetan dauden laginen dokumentazioa burutzea.
Ohiko diagnostikoan (lehen mailako diagnostikoa ere deiturikoa) erabilera burutzeko, zentru bakoitzean balidazioa agitea beharrezkoa da. Nahiz eta zenbait herrialdeetan praktikara eramaten den, dituen abantaila ergonomikoak edo distantzian azterketa histologikoak egiteko ematen duen posibilitatea dela eta, EEBB-n Food and Drug Administration entitateak eginiko erregulazio zorrozpean dago.

Ikerketa alorrean, aukera anitz ematen ditu biomarkatzaileen analisi kuantitatiboa errazten bait du, baina diagnostiko gaitasunaren ebaluatzea, pronostikoa edo iragarpena datu kliniko eta patologikoekin duen korrelazioaren araberakoa izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, honako erreferentziak kontsulta ditzakezue:
Hanna MG et al. J Clin Pathol 2015; 68(7): 499-505.
Hamilton PW et al. Methods 2014; 70(1): 59-73.
Pantanowitz L et al. J Pathol Inform. 2011; 2: 36.

Argazkiaren egilea: Bruselako Erasme Ospitalak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *