NEIKEReko Animalien Osasun Sailak Mycobacterium caprae-k eragindako tuberkulosi-agerraldi baten lehen deskribapena egiten du untxietan

Beste sarrera batzuetan adierazi den moduan, animalien tuberkulosiak kezkagarria izaten jarraitzen du, osasunaren ikuspuntik eta ekonomikotik. Gaixotasun hau Mycobacterium bovis eta Mycobacterium caprae bakterioek eragiten dute nagusiki eta, modu naturalean, animalia espezie asko erasotzeko ahalmena dute. Untxiak ikerketa esperimentaletan espezie eredugarri gisa erabili diren arren, ez dira normalean mikobakterio hauekin infektatzen, hortaz, egoera naturalean ez dira oso gai tuberkulosiaren epidemiologian parte hartzeko. Gainera, orain arte, inoiz ez da frogatu M. caprae-ren infekziorik untxietan. Berriki, NEIKEReko Animalia Osasun Sailean untxi eme bat jaso zen. Untxi honen jatorria beste autonomia erkidego batetako ustiategia zen. Bertan, 1.000 untxi inude eta 10.000 untxi loditze fase desberdinetan aurkitzen ziren, animalia batzuek pisu galera progresiboa eta azkenik, kakexia adierazten zutelarik. Burututako analisi anatomopatologiko, mikrobiologiko eta molekularrei esker, tuberkulosia diagnostikatu zen eta M. caprae eragilea zela frogatu zen. Geroago, antzeko seinale klinikoko beste 10 animalietan gaixotasun berdina konfirmatu zen. Tuberkulosiaren agerraldia behin konfirmatu eta gero, agintari eskudunak abeletxea hustu zuen. Hilketa baino hiru egun lehenago, 51 untxi-inude eta 16 untxikumeri, dermis barneko inokulazio bidez (IDR), belarri ondoko barnealdeko gunean, PPD bovina-rekin inokulatu zitzaien, froga diagnostiko horren erabilgarritasuna jakiteko. Infekzioa, untxi-inudeen %71-k eta untxikumeen %44-k zutela ikusi zen, gutxienez erabilitako analisietako baten bidez (mikrobiologikoa, anatomopatologikoa edo IDR-a). IDR frogaren emaitzen arabera, teknika hau, untxietan eta landa-baldintzetan, infekzioaren adierazle ona dela frogatu zen. Izan ere, tuberkulosia konfirmatu zen untxi inude guztiek, IDR-aren frogan erreakzioa adierazi zuten, bakar batek izan ezik. Birikia izan zen eragindako organo nagusia kasu gehienetan. Horren ondorioz, batez ere, M. caprae aire-bidetik barreiatu zela froga daiteke. Anduiaren genotipoa, zonaldeko abere eta basa-espezieetan aurkitu zen ere. Hala ere, ikerketa epidemiologikoak ezin izan du agerraldiaren jatorria ziurtasunarekin konfirmatu.

Laburbilduz, nahiz eta tuberkulosiaren agerpena untxietan ezohizkoa den, untxien sektoreak gaixotasun hau indarrean dauden zaintza eta biosegurtasun programen barnean sartu beharko luke.

Ikerketa honen emaitzak, esteka honen bidez kontsultatu daitekeen artikulu zientifikoan argitaratu dira.

Argazkia: NEIKER- Animalia Osasun Saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *