AVEDILA-n izan ginen

Pasa den azaroaren 7 eta 8an AVEDILA-ren, Albaitarien Diagnosi Laborategietako Adituen Elkartea-ren, XXIV. batzarra ospatu zen Iruñean. Animalien gaixotasunen diagnosiaren inguruan gertatzen diren azken berrikuntzak erakusten dira urtero egiten den bilkura honetan. Animalien Osasun Sailetik 2 aurkezpen egin ziren bertan, lehenengoa Ion I. Zendoia lankideak aurkeztu zuen, Hauts laginen analisia hausnarkari txikien ustialekuetan Coxiella burnetii-ren presentzia balioztatzeko izenarekin. Lan honek hauts laginen analisiaren bitartez ustialekuen infekzioaren egoeraren (aktiboa, gertatu berria edo iragandakoa) hasierako azterketa bat egitea eta hauen inguruetan C. burnetii-ren DNA antzematea posible dela erakusten du. Bestalde azpimarragarria da hauts laginen erabilera, metodo ez inbasiboa eta erraza dela. Gainera ustialekuen infekzio egoera geografikoki kokatzea ahalbidetzen dute geografia-informazioko sistemek (GIS), Q Sukarraren kontrol-plana ezarri daitekeen zonaldeak ezagutzera emanez. Bigarren aurkezpenaren izenburua Esnean Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis (Map) antzemateko metodo analitiko desberdinen errendimendua balioztatzea ISO 16140-2:2016 araua erreferentziatzat hartuz izan zen, Iker Agirregomoskorta Sevilla lankideak aurkeztua. Ikerketa honetan esnetan Map-aren presentzia aztertzeko 3 teknika desberdin alderatu dira: 2 ohiko teknika, kultibatzea eta PCR-a eta fagoen erabileran oinarritutako teknika, kultibatzea bainan azkarragoa dena eta bideragarriak diren bakterioen identifikazioa ahalbidetuko lukeena. Fagoen entseguek sentsibilitate, egiazkotasun eta antzemate limite baxuagoak izan zituzten, momentuz fagoen entseguek ez dituzte ohiko tekniken emaitzak hobetu. Ondorioz fagoen teknika hobetzen jarraitu beharko da, interes handikoa iruditzen baitzaigu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *