Gure azken argitalpenak

Martxoan, hiru artikulu argitaratu dira, mikobakterioen ikerketa-lerrotik eratorritako bi artikulu eta transmititutako bektore eta gaixotasunen lerroko bat. Horien emaitza partzialak dagoeneko aurreratuta daude aurreko blogetan. Irakurgai honetan artikuluetarako estekak ematen dizkizuegu, behin betiko emaitzak irakurtzeko.

-Effects of inactivated Mycobacterium bovis vaccination on Molokai-origin wild pigs experimentally infected with virulent M. bovis (esteka)
Molokaiko (Hawaii) txerri basatia behi-tuberkulosiaren gordailu izan daitekeela uste da eta uharte horretako behi-aziendari eragiten dion tuberkulosiaren transmisioaren eragile gisa inplikatu da. Ikerketa lan honetan, NEIKERek M. bovisen andui batetik abiatuta egindako txerto inaktibatu bat probatu da baldintza esperimentaletan eta emaitzak etorkizun handikoak dira. Aurreko irakurgaietan aipatu den bezala, lerro honetan IREC eta VISAVETekin lanean gabiltza.

-Detection of wood mice (Apodemus sylvaticus) carrying Non-Tuberculous Mycobacteria able to Infect cattle and interfere with the diagnosis of bovine Tuberculosis (esteka)
Ikerketa honek tuberkulosiaren historiala duten hiru behi-aziendaren inguruko landa-saguetan (Apodemus sylvaticus) mikobakterio ez-tuberkulosoak daudela aditzera ematen du. Emaitza hauek, mikobakterio horiek behi-aziendetara transmiti daitezkeela iradokitzen digu, behi-tuberkulosiaren diagnostiko probetan interferentziak sortuz.

-Progressive invasion of Aedes albopictus in Northern Spain in the period 2013-2018 and a possible association with the increase in insect bites (esteka)
Lan honek tigre eltxoak (Aedes albopictus) 2013-2018 aldian, EAEn duen presentzia aztertu du. Eltxo horretako populazioak laginketa-eremuetan izan duen bilakaera deskribatu eta datu hauek, intsektuen ziztadek garai horretan izan duten bilakaerarekin erlazionatzen ditu.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *