Carlos III Osasun-Institutuan egon gara

Joan den Irailean, Animali-Osasuneko Departamenduan, NEIKERren, doktoregotza tesia egiten ari den Raquel Alvarez Alonsok (FPI-2015, INIA doktoregotza-aurreko kontratua duena), Isabel Jado Doktorearen ikuskapenarekin, 15 egunetako trebekuntza egonaldia burutu zuen, Patogeno berezien ikerkuntza burutu ete erreferentziazko laborategia den Carlos III Osasun Institutuan (Majadahonda). Egonaldi honen helburua Coxiella burnetii-ren genotipatze tekniketan esperientzia eskuratzea izan zen, nagusiki SNPs (Single Nucleotide Polymorphism) bidezko determinazioan; kopia bakarreko geneetan edo bakteria barneko genoman dauden kopia ugaridun geneetan emandako mutazio genetikoak eta MST (Multispacer Sequence Type) bidezkoan; eskualde intergenikoen sekuentziak konparatzen dituen teknika. Azterturiko laginak, besteak beste, INIA2013-00051-C02 (COXPERUM) proiektuaren parte zen landa lanetan jasotako ahuntz eta ardi DNA-k izan ziren.
Teknika hauen bidez, gure inguruko hausnarkari-txikiek izan ditzaketen C. burnetii –ren aldui anitzen dibertsitate genetikoa, denboran zehar genotipo desberdinen eboluzioa eta hauek gizakietan aurkitutakoekin izan ditzaketen antzekotasunak azter daitezke. Guzti honek, etorkizuneko Q sukarreko agerraldietan; trazabilitate ikerlanak, agerraldien jaio-lekuaren aurkikuntza eta hauen kontrola burutzeko datu gehiago lortzea bideratzen digu.

Argazkia: Isabel Jado (ezk) eta Raquel (esk)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *