Bilbon, Bioseguritate eta Bioeuskarri AEBioS 3. Kongresua egin zen

Joan den hilaren 17 eta 18 egunetan, Bilboko Bizkaia Aretoan, AEBioS Bioseguritate eta Bioeuskarri kongresua egin zen. AEBioS Espainiako bioseguritate elkartea da. Berau, bioseguritate gaiak jorratzen dituzten profesionalak foro berdinean elkartzeko eta bide batez hauen sostengua izateko balio du. Honetan, Osasun krisi baten aurrean beharrezkoa den ezagutza hobetzen da, esperientziak eta kezkak elkar trukatuz. Geroz eta profesional gehiagok, materiale-biologikoa maneiatzen den zentru edo enpresetan lan egiten du, seguritate biologikoaren gestioa, geroz eta beharrezkoagoa delarik, langile ororen eta ingurunearen babespenerako.
Bioseguritate esparru desberdinetako adituek, mahai inguru desberdinetan, beraien hitzaldiak aurkeztu zituzten:
• 1. mahaiak, EHUko irakaslez osaturikoak, ikerketaren ebaluaketarekin, irakaskuntzarekin eta tutoretzapeko ikerketarekin erlazionaturiko gaiak izan zituen hizpidetzat.
• 2.an bioeuskarriko istalakuntza baten bizitza erabilgarriaz hitz egin zen. Instituzioa batzuk haien iraganaz, orainaldiaz eta gainditu gabeko irakasgaiez aritu zirelarik. EHUn, Leioan, ireki berri duten Animalia Bioteknologiako presentazioa eta planoak ikuskatzea interesgarria oso izan zen ere
• 3. mahai inguruan, bioeuskarriko haustura kontrolatuen gestioaz hitz egin zen. Enpresa pribatu desberdinek deskontaminazio buruzko nobedadeak, esterilizaio, desinfektatze prozesuen balidazioak, pertsonen deskontaminaziorako etekin handiko dutxak, larrialdi biologikoetako gizabanakoaren babes ekipoak (EPI delakoak) e.a aurkeztu zituzten.
• 4.an gizaki, arrain, landare zein ornogabeekin lanean diharduten bioseguritate istalakuntzei buruz hitz egiten aritu ziren. Hitzaldien artean goraipatzekoak dira besteak beste, Jose Luis Ibarburu doktoreak eta gure lankidea den Ana L. García-Pérez-ek eskeinitakoak. Lehenak, Osakidetzako proiektu eta azpiegitura buruak, Donostia Ospitalean dagoen segurtasun handiko ospitalizazio guneaz hitz egin zuen. NEIKEReko Animalia Saileko Departamenduko Anak berriz, kaparrei buruz hitz egin zuen; naturan jarduerak eta laborategian manipulazioa, maila desberdineko bioeuskarriak erabiliz.
• Gainerantzeko mahaiak, bioseguritate eta susperraldian dauden gaixotasunei buruz eta bioseguritate formakuntzari buruz aritu ziren. Lehenean, krisi bati aurre egiteko gestioaren (Ebola kasua adibidetzat izaki) eta herritarrei informazioa jakinaraztearen akatsak argi geratu ziren. Ondorioz, prest egon beharra daukagu eta arrisku biologikoa duten laborategi-laneko esparru guztietan parte hartzen duen bioseguritate aholkulari bat ezinbestekotzat jotzen da. Nazio mailako zein Nazioarteko bioseguritate formakuntza alorreko gaiaz hitz egin zen ere.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *