Aurten emandako ardi-kume galtze zergatien azterketa EEAAn

Ardi-abortu zergatien ikerketa usadioari jarraituz, berau ikerketa lerro garrantzitsua izaten darrai Animalia Osasuneko Departamenduan. Urtea hasi zenetik, hainbat umeki (fetu), karen, bagina-jariakin eta serum jaso ditugu Animalia Osasun Departamenduko Diagnostiko Laborategian. 21 fetu, 11 karen, 7 bagina-exudatu eta 59 serum eta odol oso , EEAAko 13 artalde desberdinetatik aztertu dira, emaitzak honakoxeak izan direlarik:

Toxoplasma gondii-k eragindako abortua (2 kasu)
Border disease-k eragindako abortua (BDV Pestivirusak eragindako infekzioa) (3 kasu)
Chlamydophila abortus-ek eragindako abortua (kasu 1)
Listeria ivanovii-k eragindako abortua (kasu 1)
Toxoplasma eta Chlamydophila abortus-ek eragindako abortua (kasu 1)
BDV eta Chlamydophila abortus-ek eragindako abortua (kasu 1)

Artalde bakan batetatik fetu bakarra eta serumak igorri ziren; nahiz eta umekian ez ziren infekzio edo parasito agenteek eragindako lesio bateragarririk topatu, Coxiella burnetti –ren kontra seroprebalentzia altua aurkitu zen, honek Q sukarreko kasu bat izan zitekeela ondorioztatzen zuelarik. Beste artalde batetan abortatutako bi arditan, Smallenberg aurkako antigorputzak aurkitu ziren, fetuetan berriz, ez zen birusaren RNArik antzeman ez eta lesio bateragarririk aurkitu, ondorioz, ezin izan zen zergatia baieztatu. Beste bi artaldeetako laginetan egindako azterketetan ez ziren emaitza esanguratsurik lortu, ez eta kume-galtze agenteekin zerikusia duten lesio adierazgarririk ikusi, infekzio zein parasito jatorria ezin izan zelarik frogatu.

Arkasten kume-egite garaia oraindik bukatu ez bada ere, abortu agerraldiak ikertzera animatzen ditugu albaitariak eta lagin egokiak (umeki, karena, serum, odol oso eta utero-jariakina) bidaltzeko beharra aldarrikatzen dugu, arazo jatorria ezagutzeko ezin bestekoa izaki, hurrengo kume-egite sasoian gerta daitezkeen buruhausteei aurre egiteko.

Jasotako emaitzetatik bere biziko garrantzia zoonotikoak diren agenteak dituzte, ustiategiko laginleentzat suposa dezakeen arriskuarengatik. Gainera, abortuek artzainei galera ekonomiko handiak eragiten dizkiete.

Argazkiaren egilea: NEIKER – Animalia Osasun Saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *