Doktoregotza-aurreko egonaldia metagenomika formakuntzan, TEAGASC, Irlandan

Doktoregotza-aurreko trebakuntza barnean, Medelin Ocejo, Cork (Irlanda)-ko TEAGASC Institutuan 3 hilabete arituko da lanean, Eusko Jaurlaritza-DDEI-k finantziatuta. Irlandako Nekazari eta Elikagai alorreko ikerketa Institutua da, bertan, nekazal-elikagai sektoreari landa garapena sustatzeko helburuarekin, ikerketa, aholkularitza eta formakuntza ematen delarik. Paul Cotter doktoreakin, TEAGASC Food Research Centre ikertzailea denaren ikuskapenarekin egingo du lan, Cotter Food Biosciences Departamenduko burua izateaz gain, sekuentziazio zerbitzuko (DNA Next Generation Sequencing facility) arduraduna delarik ere. Cotter doktoreak, mikrobiologia molekularrean oso jakituna, elikagai mikrobiologian eta hesteetako mikrobiotan oinarritzen du bere lana. Cork-eko Unibertsitatean irakasle eta APC Microbiome Institute-eko ikertzaile fundatzailea ere bada. Cotter doktorearen lan taldeak, analisi genomiko teknika aurreratuen bidez, urdail-hesteetako traktua koloniza ditzaketen mikroorganismoak aztertzen ditu, dietaren bidez, mikrobio flora hau osasuntsu mantentzeko helburuarekin. Departamenduan lan talde desberdinetan lan egiten dute; konposatu bioaktiboak, animali-bioteknologia, urdail-hesteetako osasuna eta esneko nutrazeutikoak direlakoak. Medelinek shotgun sekuentziazio bidez eratutako metagenoma sekuentziak aztertzen eta interpretatzen ikasiko du CAMPYBIOTA (INIA RTA2013-00086-00-00) proiektuari atxikituta. Proiektu honetan barneratutako bere tesi lana Ana Hurtado doktoreak zuzendurikoa da eta besteak beste, hagaztien mikrobioma aztertzearen helburua du. NEIKER eta TEAGASC arteko lankidetzak, etorkizun batetako lotura errotzen lagunduko du, biok nekazaritzako elikagaien sektoreari, ikerkuntza zerbitzua eta aholkularitza ematea bait dute helburu, besteak beste.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *