30 urte bete dira NEIKEReko Animalien Osasun Sailean lehen doktoretza-tesiak egin zirenetik

2020an 30 urte beteko dira NEIKEReko (lehen SIMA) Animalien Osasun Sailean egindako lehen doktoretza-tesiak defendatu zirenetik. Blog honen bidez, zentroaren historiari buruzko zertzelada batzuk emanez, Animalien Osasun Sailaren ibilbidea kudeatu eta hasi zuten aitzindariei omenaldi bat egin nahi zaie. Nekazaritza arloko eskumenak Eusko Jaurlaritzari transferitzeko Nekazaritzako Ikerketa eta Hobekuntzarako Zerbitzua (SIMA) 1981. urtean eratu zen, 1975etik Derion zegoen Euskal Autonomia Erkidegoko Eskualdeko Abeltzaintzako Laborategia oinarri hartuta. Prozesuaren kudeatzailea Jose Manuel Goicoechea Nekazaritza sailburuordea izan zen, Lurgintza kooperatiban (Azpeitia, Gipuzkoa) praktika klinikoan hasitako albaitari nafarra. Horretarako, bi ikertzaile agronomoren laguntza teknikoa izan zuen, Dunixi Gabiña eta Paulino Corcuera, zerbitzu- eta ikerketa-egitura bat diseinatzeko; batez ere, osasunera eta abeltzaintza- eta nekazaritza-ekoizpenera bideratua, Derioko Eskualdeko Abeltzaintzako Laborategiaren eta Arkauteko Patata Hobetzeko Estazioaren azpiegiturekin. Zenbait sail ezarri ziren SIMA-n: Animalien Osasun Saila, Biokimika, Toxikologia eta analisi kimikoak, Nutrizioa, Edafologia eta Baratzezaintza. Gainera, sendotasun zientifikoaren eta berrikuntzaren bila, Goicoecheak ikaskide zahar batengana jo zuen, Juan Jose Badiola, Zaragozako unibertsitatean irakasle-karrera hasten ari zena. Badiolak, nortasun eta prestakuntza entziklopediko handiko ikertzaileak, Joaquin Camón proposatu zuen SIMA-ko zuzendari gisa.Honek, Madrilen doktoretza-aldia eta Ganten doktoretza ondorengo jardunak egin ondoren, EAEko albaitari kliniko eta teknikoei laborategiko diagnostiko-zerbitzua emateko eta euskal abeltzaintza-sektoreko arazo endemikoak ikertzen hasteko erronka bikoitza onartu zuen. Planteamendu honekin, SIMA-ren ibilbidea hasi zen eta hortaz, Animalien Osasun Sailekoa, egitura honek Birologia, Parasitologia eta Mikrobiologia ohizko jakintzagai etiologikoak eta baita Serologia eta Anatomia Patologikoa bezalako zeharkako tresneriak zituen oinarri. Hain zuzen, SIMA-n Badiola eta Camón ikertzaileen espezialitatea zen anatomia patologikoaren sarrerak, aldez aurretik existitzen ziren abereen laborategiengandik bereizi zuten zentro honen Animalien Osasun Saila. Egitura horri, IVAPen hautaketa-prozesu baten ondoren, 1982an albaitaritzako lizentziadun gazteen talde bat gehitu zitzaion: Juan Marco Mikrobiologian, Carmen Sáez de Ocáriz Serologian, Juan Luis Gelabert Virologian, Luis Cuervo Anatomia Patologikoan eta Ramón Juste Parasitologian. Beraz, momentura arte lan-laguntza urria izan zuen sektoreari zerbitzu arin eta zabala ematea , eta euskal animalia-osasunaren arazo endemikoak aztertuko zituen ikerketa-zentro bat garatzea izan ziren haren erronkak. Diagnostiko-zerbitzua berehala jarri zen martxan, eta harremanetan jarri ziren esnetarako behi-azienda, ardi-azienda (jarduera hasten ari ziren) eta etxe-animalien albaitari klinikoekin. Horri esker, EAEko animalien osasunaren arloan errendimendu zientifiko handiena izan duten bi ikerketa-ildoak hasi ziren: Maedi eta Paratuberculosiaren azterketa eta kontrola.
Hutsetik abiatuta, urte bat eta bi besterik ez zuen egin, hurrenez hurren, Espainian albaitaritzako lehen bi hito zientifikoak lortu zirenean: behi-paratuberkulosiaren lehen deskribapena eta ardien maedi-bisnaren detekzioa. Bi gai horiek, ikerketa-jarduera formalizatzeko aukera eman zuten, 1990ean Zaragozako unibertsitatean doktoretza-tesiak defendatuz. Horiek,SIMA institutuko Animalien Osasun Sailean egindako lehenak izan ziren. Orain gogoratu dugun gertaera horren ondorioz, 1998an, zentroaren nortasun juridikoa ikerketa bizkorrago eta lehiakorrago bat kudeatzeko eskaeretara egokitu zenean, Arkauteko Nekazaritza Ikerketa eta Hobekuntzarako Zentroarekin (CIMA) bat egin zuen NEIKER enpresa publiko berria sortuz, non, ikertzaile guztiak doktore gisa prestatuta izan dituen. Gaur egun, urtean batez beste 23 zientzia-argitalpen eginda, Animalien Osasun Sailean 30 doktore inguru trebatu dira. Horietako batzuk NEIKERen diraute, eta beste batzuk hainbat unibertsitate, ikerketa-zentro edo enpresa pribatuk kontratatu dituzte. Horren ondorioz, NEIKEReko ikertzaileen ekoizpena estatuko albaitaritza-zientzien lehen postuetan kokatu da.

Argazkia: NEIKER-Animalia Osasun saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *