Irailaren 4-6an, Albaitaritza Immunologiako Europako kongresuaren zortzigarren edizioa -8th European Veterinary Immunology Workshop (EVIW)- ospatu zen Dublinen. Aurten, albaitaritza-immunologiako 150 espezialista baino gehiago bildu dira eta euren lanak partekatu dituzte hainbat saiotan: mukosaren immunologia eta txertoak, eredu immunologikoak eta sortzen ari diren teknologiak, infekzioa eta immunitatea, immunologia konparatua, immunogenetika eta genomika, etorkizuna eta Osasun Bakarra eta “toolbox” inmunológikoa.
NEIKEReko Animalia Osasun Sailetik, 3 poster eta ahozko komunikazio bat aurkeztu dira.
Mukosaren Immunologia eta Txertaketa Saioa
Posterra. Vaccination against paratuberculosis triggers trained immunity mechanisms that may induce protection against other pathogens. Maitane Mugica, Elena Molina, Maddi Oyanguren, Mariví Geijo, Ainara Badiola, Joseba M Garrido, Natalia Elguezabal
Posterra. Immunomodulatory effects of a probiotic alone and upon vaccination against Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis. Maddi Oyanguren, Elena Molina, Maitane Múgica, Rakel Arrazuria, Selvakumar Subbian, Jose Luis Lavin, Juan Anguita, Natalia Elguezabal
Immunologia Konparatua, Immunogenetika eta Genomika Saioa
Ahozko komunikazioa. Identification of deleterious genetic variants in the bovine transcriptome from Holstein cattle naturally infected with Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis. Gerard Badia- Bringué, Stephanie Lam, Ángela Cánovas, and Marta Alonso-Hearn
Posterra. Novel long non-coding RNAs in ileocecal valve samples from Holstein cattle naturally infected with Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis. Gerard Badia-Bringué, Victoria Asselstine, Rosa Casais, Ángela Cánovas, Marta Alonso-Hearn
Interesa baduzu, edozein komunikazioren laburpena bidal diezazukegu.
Europako beste ikertzaile batzuekin elkarrekintzak inspirazio gisa balio du beti eta lankidetzak eta etorkizuneko proiektu bateratuak garatzen laguntzen du. Bitartean, gure ikerketetan aurrera egiteko eta 3 urte barru Italian ospatuko den hurrengo edizioan gure emaitzak aurkezteko lan egingo dugu.