Hesteetako mikrobiotak (hesteetan bizi diren mikroorganismoen multzoa) zeregin garrantzitsua du txahalen osasunean eta garapenean. Bizitzako lehen asteetan, eta bereziki edoskitzea eten aurretik, komunitate mikrobiano hau dinamikoa da eta ingurumen-eraginen aurrean bereziki sentikorra. Txahalarentzako lehenbiziko mikroorganismo iturrietako bat kalostroa da, behiak erditu ondoren ekoizten duen lehen esnea. Kolonizazio goiztiar hori funtsezkoa da digestio- eta immunitate-sistema garatzeko, bai eta ondorengo etapetan gaixotasunak prebenitzeko ere.
Kalostroaren mikrobiotak txahalen mikrobiotarengan duen eragina aztertzeko asmoz, NEIKER-eko Animalien Osasuna Sailean ikerketa bat egin dugu, non amei hartutako kalostroaren mikrobiota eta haien txahalen gorotzena karakterizatu ditugun bizitzako lehen bi hilabeteetan. Emaitzek erakutsi zuten, txahal jaioberrien gorotzetan zeuden bakterio-espezieen erdia baino gehiago kalostroan ere bazeudela, eta horien zati handi batek hestean irauten zuela gutxienez txahalak bi hilabete bete arte. Honek baieztatzen du kalostroak garrantzi handia duela txahalen hesteetako mikrobiota osatzeko iturri goiztiar gisa, eta lehenengo egunetik osasunaren indartzean eragin handia izan dezakeela.
Estos resultados refuerzan la importancia de manejar adecuadamente el calostro y asegurar su administración temprana para favorecer una correcta colonización intestinal y contribuir a la salud y bienestar de los terneros desde el nacimiento.
Bestalde, amei emandako lehortzerako terapia antibiotikoak kalostroaren edo kumeen mikrobiota alda zezakeen aztertu genuen. Ikerketako baldintzetan, ez zen alde nabarmenik ikusi tratatutako eta tratatu gabeko behien artean; horrek iradokitzen du tratamendua eta erditzearen arteko denbora-tarteak (batez beste 83 egun) mikrobiota berreskuratzeko aukera eman zezakeela txahala jaio aurretik. Hesteetako mikrobiotaren infekzioak tratatzeko txahalei zuzenean emandako tratamenduek eragindako ondoriorik ere ezin izan zen atzeman, izan ere, tratamendu antibiotikoa behar izan zuten animalien kopurua txikiegia izan baitzen behin betiko ondorioak ateratzeko. Emaitza hauek kalostroa behar bezala maneiatzearen eta garaiz ematen dela ziurtatzearen garrantzia indartzen dute, heste-kolonizazio egokia ahalbidetzeko eta txahalaren jaiotzatik osasun eta ongizateari laguntzeko. Emaitza zehatzak eskuragarri daude Scientific Reports-en berriki argitaratutako artikulu batean.
Ikerlann hau MICIU/AEI/10.13039/501100011033 eta “FSE Invierte en tu futuro” erakundeek finantzatu dute, PID2019-106038RR-100 proiektuaren eta PRE2020-096275 doktoretza aurreko kontratuaren bidez, bai eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ere.

