NEIKER, rickettsiei eta beste patogeno intrazelular batzuei buruzko nazioarteko kongresuan

Ekainaren 18tik 20ra, Logroñon, 14th International Conference on Rickettsiae and other Intracellular Pathogens (ICRIP) konferentzia egin da. Kongresua ESCCAR-ek (European Society for Coxiella, Chlamydia, Anaplasma/Ehrlichia and Rickettsia) antolatu du, ASRrekin (American Society for Rickettsiology) lankidetza estuan, eta mundu osoko ikertzaileak bildu ditu.

Kongresuaren programa zientifikoa patogeno intrazelularrekin lotutako gai nagusien inguruan antolatu da, bereziki Rickettsia, Coxiella, Anaplasma, Chlamydia eta Bartonella generoek protagonismo handia izan dutelarik. Horrez gain, txertoak, taxonomia eta epidemiologia bezalako zeharkako gaiei buruzko saio espezifikoak ere egin dira. Gai horiek aurkezpen-formatu desberdinen bidez landu dira: hitzaldi gonbidatuak dituzten saio tematiko egituratuak, ikerketa laburrago eta berrienak aurkezteko ahozko komunikazioen saioak, eta bi poster-saio. Aurkeztutako lanek ikuspegi oinarrizkoak, klinikoak eta osasun publikokoak jorratu dituzte, biologia molekularretik eta infekzio-mekanismoetatik hasi eta diagnostikora, zaintza epidemiologikora eta gaixotasunen kontrolera arte. Horrek agerian uzten du gaixotasun infekziosoen arloko ikuspegi multidiziplinarra.

NEIKERen ordezkari gisa, Animalia Zientzia Saileko lau ikertzailek parte hartu zuten, eta guztira lau lan zientifiko aurkeztu zituzten poster formatuan, bi proiekturi lotuak:

PYRTICK proiektua:

  • Anaplasma in domestic and wild small ruminants in northern Iberian Peninsula: high Anaplasma phagocytophilum prevalence and first Anaplasma capra detection in sheep. Patricia Vázquez, Patirke Ibarrondo-Mendiola, Xeider Gerrikagoitia, Jesús F. Barandika, Marta Barral, Aitor Cevidanes

Q-Net-Assess proiektua:

  • Establishing a harmonized and structured database for comprehensive metadata and whole-genome sequence data of Coxiella burnetii through an ENA umbrella project. Marcella Mori, Nadim Rahman, Elsa Jourdain, Julien Theze, Katja Mertens-Scholz, Remco Dijkman, Ana Hurtado, Stephen Fitzgerald, Rudolf Reichel, Tom N McNeilly, Elodie Rousset
  • Selective whole-genome sequencing of Coxiella burnetii directly from clinical samples using nanopore adaptive sampling. Remco Dijkman, Théo Tricou, Medelin Ocejo, Kimberley Janssen-Dekker, Beatriz Oporto, Stephen Fitzgerald, Julien Theze, Marcella Mori, Sue Neale, Katja Mertens-Scholz, Katharina Reisp, Aurélie Couesnon, Tom N. McNeilly, René van den Brom, Ana Hurtado
  • Q fever surveillance across countries: system typologies and shared priorities for improvement. Elodie Rousset, Øystein Angen, Tiina Autio, Benjamin U Bauer, Antra Bormane, Ilias Chaligiannis, Dimosthenis Chochlakis, Aurélie Couesnon, Tara de Haan, Silke Fischer, Pierre Edouard Fournier, Kristel Gache, Martin Ganter, Gilbert Greub, Riikka Holopainen, Elisabeth Holm, Ana Hurtado, Agnieszka Jodełko, Pikka Jokelainen, Elsa Jourdain, Emmanouil Kalaitzakis, Charlotte Kjelsø, Paula Kurittu, Katja Mertens-Scholz, Mateus de Souza Ribeiro Mioni, Susan Neale, Anne Nordstoga, Edvīns Oļševskis, Birgit Ponweiser, Ana Rabaza, Saara Raulo, Martin Runge, Ana Sofia Santos, Sara Savic, Žanete Šteingolde, Henriette van Heerden, Marcella Mori

Kongresua aukera bikaina izan da ezagutzak trukatzeko, esperientziak partekatzeko eta lankidetza sustatzeko patogeno intrazelularrek eragindako gaixotasun infekziosoen arloan. Patogeno horiek gaixotasun emergente eta berragertzen diren gaixotasunen erantzule izan daitezke, animaliei zein pertsonei eragiten diete, eta haien zaintza, diagnostikoa eta kontrola modu bateratuan lantzea eskatzen dute, One Health ikuspegiaren baitan.

 

PYRTICK (EFA100/1) proiektuaren % 65 Europar Batasunak finantzatzen du, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

Q-Net-Assess – “Improved molecular surveillance and assessment of host adaptation and virulence of Coxiella burnetii in Europe” (PCI2023-143391) proiektuaren esparruan kokatzen da, MICIU/AEI /10.13039/501100011033-k finantzatua eta Europar Batasunak kofinantzatuta, RAG-2020 Animalien Nazioarteko Ikerketa Programaren bidez (RICAD). 862605).

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *