Zertan genbiltzan duela 30 urte? 1987ko Nekazaritza eta Arrantza Ikerketa Txostena

Historia apur bat egitera goaz …. Aurreko urtean egin genuen bezalaxe, 30 urte atzera egingo ditugu 1987.urtean egindako I+G-ko jarduerak gogorarazteko. Nekazaritza sailak, urtero, S.I.M.A.-n (Derio), Arkauteko Nekazal Etxaldean – C.I.M.A, S.I.O.-n (Donostia/San Sebastian) eta Landare Osasuna Unitatean (Donostia/San Sebastian) egindako I+G jarduera guztien laburpenak batzen zituen txostenak (Nekazaritza eta Arrantza Ikerketaren Txostenak) argitaratzen zituen. 1987. urtean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailak, “batzorde ebaluatzaileak” deritzenak antolatu zituen egiten ari ziren ikerketak aztertu eta ikerketen lehentasunak berriz zehazteko. Batzorde ebaluatzaile hauek gai desberdinetan aritzen ziren Estatuko Unibertsitate eta Ikerketa Zentroetatik etorritako ikertzaile eta adituen batzarretan oinarritzen ziren. Aipaturiko adituak gai hauetan ziharduten: Patataren hobekuntza, Animalia-patologia, Animalia-ekoizpena, Ozeanografia eta arrantza, eta Ardi-azienda. Erantsita dagoen txostenean jartzen duen bezalaxe, badirudi, batzar hauek oso baliagarriak eta praktikoak izan zirela Nekazaritza Sailak pentsaturik zuen etorkizuneko politika zientifikoa aurrera eraman ahal izateko.
Animalia-Patologia Sailak (egun Animalia Osasuna Saila) eginiko ekintzei dagokiela, xehetasun handiagorekin ikus ditzakezue erantsirik dagoen PDF dokumentuan (Memoria investigacion Agropesquera 1987). Taldea osatzen zuen pertsonak ikus daitezke, 1987an garaturiko proiektuen laburpenak, eta baita Animalia Osasuneko Diagnostikoko – Zerbitzuak egindako jarduerak (jasotako laginak, aztertuak, etb.). Honekin batera, garai hartan ekoizpen zientifikoa neurtzeko “adierazle” bezala aintzat hartzen zenaren zerrenda ikus daiteke: kurtsoetara joan, biltzarrak, komunikazio zientifikoen aurkezpenak, argitalpen zientifikoak, etb.
Hurrengo dokumentua zuen interesezkoa izatea espero dugu, batez ere, egungo NEIKER-ek (Derio), 1982tik bide luzea egina duela ez dakiten gazteentzat. Blog – eko argazkian zelakoak ginen ikus dezakezue. Bila itzazue desberdintasunak!

Argazkia: Txostenak -87 Nekazaritza eta Arrantza Ikerketa. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *