Q sukarraren kontrol eta zaintzarako Euskadiko Plana

Pasa den martxoaren 2an argitaratutako Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) Q sukarraren kontrol eta zaintzarako Euskadiko plana jakitera eman zen. Plan honen eraketan hainbat erakundek parte hartu zuten: Euskal Gobernuko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak, hiru Foru Aldundietako Abeltzaintza Zerbitzuek, NEIKEReko Animalien Osasun Sailak eta ELIKA – Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa- sozietate publikoak. Ondorengo estekan aurki daiteke 2020ko otsailaren 19ko EBAZPENA, Abeltzaintza eta Nekazaritzako zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen eta jakitera ematen den Euskadin Q Sukarra Zaintzeko eta Kontrolatzeko Plana, baita Plan honen alderdi desberdinak zehazten dituen dokumentua ere (http://www.euskadi.eus/plana/q-sukarraren-kontrola-eta-zaintzarako-euskadiko-plana/web01-a2nekaza/eu/).

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *