NEIKERrek elikagai-segurtasun alorreko azken emaitzak aurkeztu ditu

Joan den Apirilaren 6an, Eusko Jaurlaritzako “Euskaldun Berria” ospakizun-aretoan, Gasteizen, Euskadiko Elikagai-segurtasuneko ikerketa  planaren emaitzen IV. transferentzia  jardunaldiak burutu ziren. ELIKAk antolaturiko bilera hauek, Eusko Jaurlaritzak 2011-2016 urtetarako EEAAn zehazturiko elikagai-ikerketaren plan operatiboa ebaluatzeko helburuarekin burutu ziren. Jardunaldi hauetan, egungo egoera eta/edo Euskal Herrian gai honetan diharduten zentru eta ikerketa lan taldeen: NEIKER, AZTI, BIOEF, LEARTIKER eta EHU proiektuen emaitzak eman ziren aditzera.

Aurtengo egitarauan, elikagai eta edari kontsumoarekin loturiko arrisku biologiko, kimiko, nutrizional eta ingurugiro ebaluaketaren emaitzak eman ziren aditzera. NEIKERreko Animalia Osasuneko Ana Hurtadok, Osasun Publikoarekin  elkarlanean lorturiko ikerketa baten emaitzak aurkeztu zituen. Ikerketa hau, abeltzain ustiaketetan ager daitezkeen eta elikatze-katera pasatzeko aukera duten E. coli berotoxigéniko,  Listeria monocytogenes, Campylobacter spp.  eta Salmonella spp. bezelako bakteria patogeno  batzuren prebalentzia eta karakterizazioari buruzkoa litzateke. 10 urtetan zehar patogeno hauetan emandako prebalentziaren eboluzio emaitzak aurkeztu ziren ere. Bestalde, Ana L. García-Pérez ardi eta ahuntz aziendetan amandako Q sukarreren jazoeraren emaitza eguneratuak eman zituen aditzera. Emaitza hauek, tanga-esne eta gaztetan, Coxiella burnetii infekzioaren prebalentzia lirateke. Aurkezpen hauek,  beste batzuren artean,  ELIKAren web orrian (http://www.elika.eus/es/otros_documentos.asp?Id=113)  aurki ditzakezue esekita.

2017-2020 urterako “EEAAko elikagai-segurtasun ikerketaren koordinaziorako plana” egin da (http://www.euskadi.eus/contenidos/proyecto/plan_investigacion_seguridad_1/es_dapa/adjuntos/PLAN%20de%20coordinacion%20e%20investigacion%20Seguridad%20Alimentaria%202017-2020.pdf). Plan berri honek Elikagai-Segurtasunean eta animalia eta giza-osasunean gerta daitezkeen erronka berriei aurre egiteko beharrezko ikerketak sostengatuko ditu Eusko Jaurlaritzak Osasun-Publiko eta atxikituriko beste departamendu bidez, bai eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetza bidez.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *