Gure 25. urteurrena ospatzen ari gara

Gure jatorria 1851koa da, Arkautiko (Araba) Nekazaritza Ereduko Abeletxea sortu zenean, lurraldeko nekazaritza-jarduera sustatzeko era gaur egun NEIKER denaren ernamuina izango zena. Aurten, 25 urte betetzen ditugu NEIKER Eusko Jaurlaritzari atxikitako sozietate publiko gisa eratu zenetik eta Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea bihurtu zenetik, NEIKER.

Denbora honetan guztian, lankide asko igaro dira Animalien Osasun Sailetik, baina denei, gure abeltzainen arazoak konpontzen saiatzeko ilusioak eragin die, eta horrek, aldi berean, gure Saila estatu zein nazioartean aitortua izateko balio izan du, Zerbitzu Laborategitik egindako lan onagatik eta duen kalitate zientifikoagatik.

Urte hauetan, eragin mediatiko handia duten gaixotasunen diagnostikoan eta kontrolean parte hartu dugu, horien artean, behien entzefalopatia espongiformea, behi eroen gaitza bezala ezagunagoa dena, hegazti-gripea edo mingain urdina aipa daitezke. Hortaz gain, hain ezagunak ez diren beste programa batzuetan ere parte hartzen dugu, hala nola basa-faunaren gaixotasunak zaintzeko programan, Q sukarrean edo behien tuberkulosia desagerrarazteko programan.

Gaur egun, gure ildo nagusietariko bat bektoreen bidez transmititutako gaixotasunen zaintza da, eltxoena zein kaparreanakaparrena, aldaketa globalak, hauen banaketa zabala erraztu baitu. Bestalde, gizakien osasunaz eta ingurumenaz arduratzen diren lankideekin batera, antibiotikoekiko erresistentesakerresistenteak diren bakterioei, gaur egungo pandemia handia, heltzen saiatzen gara. Gure etxaldeetan zer bakterio erresistente dauden eta pertsonengan eta ingurumenean aurkitutakoekin zer lotura dagoen jakiteaz gain, antibiotikoak erabiltzeari alternatibak bilatzen saiatzen gara. Lantzen ditugun alternatibak, hainbat gaixotasunekiko erresistneteakerresistenteak diren animalien hautaketa genetikotik, txertoen garatzea eta horien eragin espezifiko eta ez-espezifikoaren ebaluaziora doaz. Gure ustez, gizabanakoen immunitate-sistema hainbat infekzioren aurrean modu eraginkorrean erreakziona dezan estimulatu daiteke, eta horri immunitate trebatua esaten zaio. Entrenamendu hau animalien bizitzaren lehen uneetatik egin behar da eta oritzaren eta esnearen mikrobiotaren kalitatearekin lotura zuzena du.

Urte hauetan guztietan eboluzionatzen joan behar izan dugu eta gaixotasun, teknologia eta kontzeptu berrietan trebatu behar izan gara, baina honek aurrera jarraitzen du eta autokonplazentzian erortzen denak bere lehiakortasuna galduko du. Hori ezin dugu onartu, gure onena ematen jarraitu behar dugulako gure hondar-alea jarri eta Euskadiko abeltzaintzaren osasunak baldintza ezin hobeak izaten jarrai dezan.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *