Duela 30 urte, zertan genbiltzan?: 1986ko Arrantza eta Nekazal ikerketa txostena

Historia piskat egin dezagun… Duela 30 urte Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Jose Antonio Ardanza eta Arrantza eta Nekazaritzako kontseilaria Felix Ormazabal zen. Gure topalekuko izena azken honen omenez jarrita dagoenez, Neikerreko gazteenei ere izen hau ezaguna egingo zaizue. Felix Ormazabal, EEAAn Arrantza eta Nekazaritza inguruko ikerketaren bultzatzailea izan zen. Berau, garai hartako, 80. hamarkada hasiera, ikerketa zentru desberdinen bilakaeraren abierazlea (SIMA, Aurkautiko Baserri eredua, S.I.O) izan zen. Hauetan, Nekazal, Abeltzain eta Arrantza Sailean zeuden arazo eta kezkei aurre egiteko eta ezagutza hobetzeko ikerketa lerroa sortu zuen. Gaur egun, NEIKER gisa ezaguna den hau, garai hartan S.I.M.A (Servicio de Investigación y mejora agraria delakoa) zuen izena. Eusko Jaurlaritzako argitalpen zerbitzuak argitaratuko 1986ko txostenaren PDFa (PDFa deskargatu) gaineratzen dugu Animalia Osasun alorreko ikerketen nondik norakoak gehiago ezagutu ditzagun. Hau, gaur egungo gure “adierazleen” parekoa litzateke baina argitaratu eta edonorentzat eskuragarri zegoen 530 pezetetara. Bertan, garai hartako Animalia Osasuneko organigrama, diagnostikoan aztertzen ziren gaixotasun nagusiak eta garatzen ziren ikerketa lerroak ikusi ahal izango dituzue.
Txostenak dion moduan, goraipatzekoa da Animalia Patologia Departamendua, langile kopuru handien, zerbitzu gehien sortarazten eta proiektu ugarien zituen unitatea zela. Azken hauei dagokienez, guztien diru etorria bertakoa, autonomikoa zen eta gai estrategikoak; ardien arnas gaixotasun kronikoak (Maedi /Adenomatosia), beste erretrobirus batzu (Leukosis Enzootikoa, ahuntz artritis entzefalitisa), paratuberkulosia, hausnarkarien helmintosi gastrointestinalak, behi eta ardi haur-galtzeak eta Brucella ovis-ek eragindako ardi epididimitisa ziren. Hauetako gaitz batzu gutxi-gora behera gaindituak daude baina beste hainbatetan aski lan egin beharra dago oraindik. Laburpenak irakurri eta norberak azken 30 urtetako aurrerapausuen ondorioak atera ditzake.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *