Doktore berria dugu Animalia Osasun Sailean!

Joan den Abenduaren 16an, gure lankidea den Rakel Arrazuria, bere doktoregotza tesiaren defentsa egin zuen: “Mycobacteria in rabbits: Searching for an efficient paratuberculosis infection model“. Defentsa, EHU-ko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean, modalitate internazionalean burutu zuen, hau da, ingelez eta gazteleraz defendatu zuen. Bere hezkuntzaren bilakaeran, Rakelek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Unibertsitateen Departamenduko dirulaguntza jaso du. Ibilbide honetan, tesiaren gainbegirada Natalia Elgezabal eta Ramon Juste doktoreek burutu dute.
Lana, MINECO (AGL2012-39818-CO2-02-“Patogenia modeluen garapena eta inmunizazioa paratuberkulosian”) eta Eusko Jaurlaritzako DEUI diru laguntzaz burutu izan da.
Rakelek sekulako aurkezpena burutu eta lanaren defentsarako gaitasun paregabea erakutsi zuen kalifikazio gorena lortuz. ZORIONAK!

Argazkiaren egilea: NEIKER- Osasun Saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *