Antibiotikoen Erresistentzi Aurkako Egitasmo Nazionalaren jardunaldi informatzailea (PRAN delakoa)

Hilak 17an, Lakuan, Sendagaien eta Osasun-produktuen Agentzia Espainolak koordinatutako Antibiotikoen Erresistentzi Aurkako Egitasmo Nazionalaren  jardunaldi informatzailea burutu zen. HAZIk eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako jardunaldira PRAN delakoa aurkezteko eta Animali-Osasunean dabiltzan profesionalei antibiotiko- errestistentziaren garapen eta barreiatzearen berri aditzera ematearen helburuarekin, administrazioko teknikoak, albaitari klinikoak eta ikertzaileak gerturatu ziren. Hitzaldiak, Cristina Muñoz Maderok; AEMPS zerbitzuko burua, Antibiotikoen erresistentzi aurkako Egitasmo Nazionalaren koordinatzailea eta sendagaien balioztatze batzorde Europearreko kideak eta Mª Concepción  Porrero Calongek; Albaitaritzan doktorea eta AEMPSeko Osasun-tekniko nagusiak eman zituzten. Hitzaldi hauetan antibiotikoen oinarrizko kontzeptuak berrikusi ziren, hala nola; sailkapena, akziobide eta erresistentziak eta erresistentzi hauen trasmisio bideak. Bai eta PRAN delakoaren zertzelada gutxi batzu; lege markoa, helburuak, 6 neurritan mailakatzen diren bide estrategikoak: zaintza, kontrola, prebentzioa, ikerketa, formakuntza eta komunikazioa.

Antibiotikoek, giza eta animali-osasunarentzat ezinbesteko sendagaiak direnak hauen erabilerak, milaka bizitza salbatzea gauzatu dute. Halere, giza-medikuntzan eta albaitaritzan, hauen nola-halako erabilerak, antibiotiko ugarien aurrean bakteria multi-erresistenteen agerpena eta barreiaketa bideratu du. Honek, gaur egun eraginkorrak izan daitezkeen hainbat terapeutika-estrategia, efektibo ez izatearen ondorio ekar dakiguke aro “post-antibiotiko” batetara bultzatuz. Guzti hau dela eta antimikrobio erresistentziak, jada, mehatxu orokorra eta erronka sozioekonomiko garrantzitsua suposatzen du. Erresistentzi berrien agerpena eta barreiaketa urritzeko, arrazoizko erabilera sustatzea da gakoa. España, Europear Batasuneko buru da antibiotikoen erabileran, Dinamarka eta Holandatik oso urruti, azken hauek gaur egun eredu izanik antibiotikoen zentzuzko erabileran. Bi herrialde hauek 20 urte daramatzate lanean erabilera urritzeko neurriak ezartzen.

NEIKER-eko Animalia Osasuneko Departamendutik, albaitaritzan antibiotikoen zentzuzko erabilera eta anibiotikoen erresistentzi aurka borrokatzeko estrategien ikerketaren aldeko apustua egin da. Maila honetan Neikerreko Animalia Osasun Departamenduko 3 doktore; Ana Hurtado, Gorka Aduriz eta Jesse Barandikak PRAN delakoa egiteko lan taldeetan parte hartzen ari dira. Bestalde, “One-Health, Osasun bakarra” estrategia jarraituz, sare baten eraketan lan egiten gabiltza, Elkarte Autonomiko mailan, ikerketa esfortzuak bateratu ditzagun antibiotikoen erresistentzi aurkako lanetan. NEIKER, EHU, ospital eta osasun-erakunde desberdinek, datozen urteotan, bai animalia zein gizaki-osasunean, ikerketa bateratu hauen emaitzak izatearen eta osasun langile desberdinak eta gizartea orokorrean antibiotikoak ondare komunak direla eta hauek babestu behar ditugula beharrezkoak diren egoeratan bizitzak salbatu ditzaten kontzientzia sustatzearen esperantzaz.

(Sendagaien eta Osasun-produktuen Agentzia Espainolak sustatutako bideoaren esteka)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *