NEIKER 6th Congress of the European Association of Veterinary Laboratory Diagnosticians-en (EAVLD)

6th Congress of the European Association of Veterinary Laboratory Diagnosticians (EAVLD) – 6 Albaitaritza Diagnostikoari buruzko Europako Biltzarrean parte hartu dugu. Albaitaritza Diagnostikoko Espezialisten Elkarteak (AVEDILA) antolatu du, Sevillan, urriaren 24tik 26ra bitartean. EAVLD biltzarrak albaitaritza-diagnostikoan diharduten ikertzaileak eta teknikariak biltzen ditu, baita enpresak ere. Edizio honetan hainbat herrialdetatik etorritako 250 ordezkari bildu dira, arlo honetan egindako azken aurrerapenak elkarri eragiteko eta partekatzeko. Hitzaldi gonbidatuak, ahozko komunikazioak eta posterrak hainbat saiotan aurkeztu dira: kalitate-sistemak, genoma osoen sekuentziazioa, mikrobioen aurkako erresistentziak, gaixotasun sortu berriak, Txerri-Izurri Afrikarra eta diagnostiko-teknika berriak, besteak beste.

NEIKEReko Animalien Osasun Sailak ahozko komunikazio bat eta lau poster aurkeztu ditu; horietako batek poster onenen bigarren saria jaso du. Aurkeztutako lanen zerrenda honako hau da:

Ahozko komunikazioa:
Long-read whole genome sequencing to monitor within-farm dynamics of antimicrobial resistant Campylobacter in dairy cattle
Medelin Ocejo, Maitane Mugica, Beatriz Oporto, José Luis Lavín, Ana Hurtado.

Posterrak:
Use of long-read Oxford-Nanopore Sequencing Technology as a diagnostic tool for bovine mastitis
Leire Urrutia-Angulo, Medelin Ocejo, Beatriz Oporto, José Luis Lavín, Ana Hurtado.

Diversity, dynamics and antimicrobial resistance profiles of Enterococcus faecalis and Enterococcus faecium in five dairy cattle farms in northern Spain
Ana Hurtado, Maitane Mugica, Beatriz Oporto, José Luis Lavín, Medelin Ocejo.

Partuberculosis vaccination increases phagocytosis, reactive oxygen species production and killing capacity of neutrophils
Maddi Oyanguren, Molina Elana, Iraia Ladero, Ainara Badiola, Natalia Elguezabal. (Bigarren saria!)

Quantification of phagocytosis of mycobacteria and reactive oxygen species production by phagocytes in whole blood by flow cytometry
Natalia Elguezabal, Elena Molina, Maddi Oyanguren, Ainara Badiola, Joseba Mirena Garrido.
Interesatuta egonez gero, lan horien laburpena bidal diezagukegu.

Argazkia: NEIKER Animalia osasun saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *