{"id":5650,"date":"2025-09-05T16:00:58","date_gmt":"2025-09-05T14:00:58","guid":{"rendered":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/?p=5650"},"modified":"2025-09-05T16:05:43","modified_gmt":"2025-09-05T14:05:43","slug":"bio2-nekazaritza-eta-abeltzaintza-ekologikoa-seguruagoa-eta-jasangarriagoa-izan-dadin-sortu-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/bio2-nekazaritza-eta-abeltzaintza-ekologikoa-seguruagoa-eta-jasangarriagoa-izan-dadin-sortu-da\/","title":{"rendered":"BIO2 nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa seguruagoa eta jasangarriagoa izan dadin sortu da"},"content":{"rendered":"\r\n<p>2025eko ekainaren 19tik 20ra, <strong>Horizonte Europa BIO\u00b2 &#8211; Nekazaritza ekologikorako irtenbide naturalak<\/strong> proiektua abian jartzeko bilera egin zen Bolognan. NEIKEReko hainbat departamentuk parte hartzen duten: Animalien Osasuna, Baliabide Naturalen Kontserbazioa eta Landare Ekoizpena eta Babesa. Proiektuak 4 urte iraungo du, eta 8 herrialdetako 20 bazkideren artean burutuko den elkarlan honek nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoak sargai eztabaidagarrien erabilera gainditzea du helburu, hala nola kobre eta sufrearekin egindako fungizidak, parasitoen aurkako botikak eta pestizida-hondakinekin kutsatutako ongarriak. Horretarako, BIO\u00b2-k landa-baldintza errealetan probatuko diren alternatiba natural eta biologikoak garatuko ditu. Proiektuak ikertzaileak, nekazariak, enpresak eta ekonomia zirkularraren esparruko berritzaileak biltzen ditu, etorkizunerako trebatua\u00a0 den sektore ekologiko bat eraikitzeko, laboreak eta animaliak zein planeta babestuko dituena.<!--more--><\/p>\r\n<p><strong>Erronka: Sargai eztabaidagarriak nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoan<\/strong><\/p>\r\n<p>Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoak produktu kimiko sintetikoen erabilera mugatzen duten arren, araudi ekologikoak oraindik onartzen dituen hainbat sargaik ingurumen eta osasun kezka, zein kezka etikoak planteatzen dituzte. Kobrez eta sufrez egindako fungizidek arriskuan jartzen dituzte polinizatzaileak eta lurzoruko organismoak; abeltzaintzan erabiltzen diren parasitoen aurkako botikek eta antibiotikoek erresistentzia sustatu eta ekosistemak kutsatzen dituzte; eta simaurretik edo konpostetik datozen ongarriek izan ditzaketen pestizida-hondakinek, labore sentikorrak kaltetu, etekinak murriztu eta lurzoruaren osasuna kaltetzen dute.<\/p>\r\n<p><strong>Irtenbidea: Berrikuntza seguruak eta zirkularrak<\/strong><\/p>\r\n<p>Laboreak babesteko mikroorganismoak. Legamia onuragarriak, bakterioak eta jarduera fungizida duten mikroalgen estraktuak polimero naturaletan kapsulatzen dira landako estresetik babesteko eta biokontrol-agente gisa duten eragina luzatzeko.<\/p>\r\n<p>Jatorri biologikoko ongarriak. Arrain, alga, gernu eta mikroorganismoen azpiproduktuekin eginak, nutrizio orekatua eskaintzen dute pestizida-hondakinik gabe eta animalia-jatorriko sargaiekiko mendekotasuna murrizten dute.<\/p>\r\n<p>Animalien osasunerako produktu naturalak. Mikroorganismoetatik eratorritako immunoestimulatzaileek eta azal-aterakinek antibiotikoen eta parasitoen aurkakoen erabilera murrizten laguntzen dute, animalien ongizatea eta lurzoruaren osasuna hobetuz.<\/p>\r\n<p><strong>Europa osoan probatu da \u2014 Nekazariekin, nekazarientzat<\/strong><\/p>\r\n<p>BIO\u00b2 soluzioak gari, mahats, marrubi eta patata laborantzetan probatzen dira, klima nordikoetatik hasi eta mahasti mediterraneoetaraino. Halaber, ongarriak eta osasun-produktuak probatzen dira lurzoruan eta aziendan, Europako nekazaritza ekologikoaren eraginkortasuna, eskalagarritasuna eta beharrekiko lerrokatzea bermatuz.<\/p>\r\n<p><strong>Partzuergo sendoa \u2014 8 herrialdetako 20 bazkide<\/strong><\/p>\r\n<p>BIO\u00b2 partzuergoa honako hauek osatzen dute:<\/p>\r\n<p><em>Ikerketa- eta teknologia-erakundeak<\/em>: Consiglio Nazionale delle Ricerche (CNR, Italia), NOFIMA AS (Norvegia), Norvegiako Nekazaritza Ekologikoaren Zentroa \u2013 NORS\u00d8K (Norvegia), Norvegiako Bioekonomia Institutua \u2013 NIBIO (Norvegia), Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutua SA \u2013 NEIKER (Espainia), Nekazaritza eta Abeltzaintza Baliabideen \u00a0eta Ekonomiaren Institutua \u2013 AREI (Letonia), AZTI fundazioa \u2013 AZTI (Espainia), Austriako Industria Bioteknologia Zentroa \u2013 ACIB GmbH (Austria).<\/p>\r\n<p><em>Erakunde akademikoak<\/em>: Udineko Unibertsitatea (Italia), Milango Unibertsitatea (Italia), Rostockeko Unibertsitatea (Alemania), Sofiako St. Kliment Ohridski Unibertsitatea (Bulgaria).<\/p>\r\n<p><em>Enpresak eta start-up-ak<\/em>: ROMB OOD (Bulgaria), Fertinagro Biotech SL (Espainia), Gr\u00f8nn Gj\u00f8dsel AS (Norvegia), Rovensa Group \u2013 Trade Corporation International SA (Espainia), Sanitation360 AB (Suedia), Innovation Acta SRL (Italia).<\/p>\r\n<p><em>Nekazaritzako eta aholkularitzako erakundeak<\/em>: Norsk Landbruksr\u00e5dgiving SA \u2013 NLR (Norvegia), Valentziako Nekazarien Elkartea \u2013 AVA-ASAJA (Espainia).<\/p>\r\n<p>Europar Batasunak babesten du BIO\u00b2 proiektua eta sei milioi euroko finantzazioa du Europar Batasuneko Horizon Europe Innovation Action programaren bidez, 101181331 zenbakiko diru-laguntzaren hitzarmenpean. Europako funtsezko lehentasunak babesten ditu, hala nola \u201cFarm to Fork\u201d Estrategia, \u201cZero Pollution\u201d Ekintza Plana eta bioekonomia zirkularrerako trantsizioa.<\/p>\r\n<p><strong>Informazio gehiago: bio2project.eu Jarrai gaitzazu LinkedIn eta Instagramen: @bio2project<\/strong><\/p>\r\n<h6><em><a href=\"http:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/wp-content\/uploads\/2025\/09\/EU-funded-1.png\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5640\" src=\"http:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/wp-content\/uploads\/2025\/09\/EU-funded-1.png\" alt=\"\" width=\"188\" height=\"40\" \/><\/a><\/em><\/h6>\r\n<h6>Blogeko sarrera hau prentsa-ohar batean oinarritzen da, non iritziak eta ikuspuntuak egileenak bakarrik diren eta ez dituzten nahitaez islatzen ez Europar Batasunarenak ez Europako Ikerketa Agentzia Exekutiboarenak (REA). Ez Europar Batasuna, ez agintaritza emailea, ezin dira horien erantzuletzat.<\/h6>\r\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2025eko ekainaren 19tik 20ra, Horizonte Europa BIO\u00b2 &#8211; Nekazaritza ekologikorako irtenbide naturalak proiektua abian jartzeko bilera egin zen Bolognan. NEIKEReko hainbat departamentuk parte hartzen duten: Animalien Osasuna, Baliabide Naturalen Kontserbazioa eta Landare Ekoizpena eta Babesa. Proiektuak 4 urte iraungo du, eta 8 herrialdetako 20 bazkideren artean burutuko den elkarlan honek nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoak sargai [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5646,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":""},"categories":[4],"tags":[],"class_list":["post-5650","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-blog"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5650","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5650"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5650\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5654,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5650\/revisions\/5654"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5646"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5650"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5650"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5650"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}