{"id":5567,"date":"2025-06-15T18:59:43","date_gmt":"2025-06-15T16:59:43","guid":{"rendered":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/?p=5567"},"modified":"2025-06-15T18:59:43","modified_gmt":"2025-06-15T16:59:43","slug":"neiker-ikergazte-2025en-nazioarteko-ikerketa-euskaraz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/neiker-ikergazte-2025en-nazioarteko-ikerketa-euskaraz\/","title":{"rendered":"NEIKER IKERGAZTE 2025en: Nazioarteko ikerketa euskaraz"},"content":{"rendered":"<p>Maiatzaren 28tik 30era bitartean ospatu zen Bilboko Euskalduna Jauregian <em>IKERGAZTE<\/em> 2025 kongresua, Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatuta. Irabazi-asmorik gabeko elkarte kulturala da UEU, eta 50 urte baino gehiago daramatza hiru helburu nagusirekin lanean: <strong>euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzea, euskal komunitate zientifiko-intelektuala artikulatzea eta eduki unibertsitarioak euskaraz sortu eta gizartearen eskura jartzea<\/strong>.<\/p>\n<p>Bi urtez behin egiten den <em>IKERGAZTE<\/em> kongresuak diziplinarteko espazio bat sortzea du helburu, euskal ikertzaile gazteek beren lanak elkarbanatu, komunitatea osatu eta euskaraz goi-mailako zientzia egin daitekeela erakusteko. Aurtengo edizioan, 240 ikertzaile gaztek parte hartu dute, eta guztira 151 lan zientifiko aurkeztu dira, ahozko aurkezpen, mikroaurkezpen eta poster bidez. Gai ugari jorratu dira: zientzia naturalak, zientzia zehatzak, ingeniaritza, osasun-zientziak, gizarte-zientziak edo artea, besteak beste. Programa zientifikoak hizlari gonbidatuen hitzaldiak ere izan zituen; besteak beste, gazte transen inguruko hausnarketak, ekosistemen leheneratzea, material kuantikoak eta euskararen papera hizkuntza zientifiko gisa, Southamptongo Unibertsitatea, EHU, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa eta DIPC bezalako erakundeetako adituek eskainita, besteen artean.<!--more--><\/p>\n<p>NEIKER-ek parte-hartze aktiboa izan zuen kongresuan. Aitor Cevidanes izan zen Talde Dinamizatzailearen koordinatzailea, eta Patirke Ibarrondo-Mendiolak ahozko aurkezpen bat eskaini zuen: &#8220;Hamar urte <strong>&#8216;<\/strong>tigre<strong>&#8216;<\/strong>en atzetik Euskadin: eltxo inbaditzaileen ikerketa&#8221;. Aurkezpen horretan, azken hamar urteetan Euskadin eltxo inbaditzaileekin egindako ikerketa eta jarraipenaren ibilbidea azaldu zuen. Lan osoa hemen kontsulta daiteke: <a href=\"https:\/\/aldizkariak.ueu.eus\/index.php\/ikergazte\/article\/view\/5874\">Artikulua UEUko aldizkarian<\/a><\/p>\n<p>Gure parte-hartzeak oihartzuna izan zuen komunikabideetan ere. Eva Caballerok Radio Euskadiko <em>La Mec\u00e1nica del Caracol<\/em> saioan gure lankideak elkarrizketatu zituen, eta bertan eltxo hauek zabaltzen ari diren eremu berrien jarraipenaren garrantzia eta osasun publikoan izan dezaketen eragina azaldu zuten: <a href=\"https:\/\/www.eitb.eus\/es\/nahieran\/radio\/radio-euskadi\/la-mecanica-del-caracol\/detalle\/9982608\/\">Elkarrizketa osoa<\/a><\/p>\n<p>NEIKER-en, <em>IKERGAZTE<\/em> bezalako ekimenak funtsezkotzat jotzen ditugu, ez bakarrik zientzia partekatzeko, baita euskal komunitate zientifikoa sendotzeko eta euskara goi-mailako eremu teknikoetan sustatzeko ere. Etorkizunean ere lanean jarraituko dugu gure ikerketa gizartearen zerbitzura egon dadin, baita euskaraz ere.<\/p>\n<h4>Argazkia: NEIKEReko Animalia Osasun saila<\/h4>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Maiatzaren 28tik 30era bitartean ospatu zen Bilboko Euskalduna Jauregian IKERGAZTE 2025 kongresua, Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatuta. Irabazi-asmorik gabeko elkarte kulturala da UEU, eta 50 urte baino gehiago daramatza hiru helburu nagusirekin lanean: euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzea, euskal komunitate zientifiko-intelektuala artikulatzea eta eduki unibertsitarioak euskaraz sortu eta gizartearen eskura jartzea. Bi urtez behin [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5564,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":""},"categories":[298],"tags":[],"class_list":["post-5567","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ekitaldiak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5567","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5567"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5567\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5568,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5567\/revisions\/5568"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5564"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5567"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5567"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5567"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}