{"id":4341,"date":"2020-06-12T08:42:04","date_gmt":"2020-06-12T06:42:04","guid":{"rendered":"http:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/escherichia-coli-resistentes-a-cefalosporinas-de-3a-y-4a-generacion-en-explotaciones-de-rumiantes-de-la-capv\/"},"modified":"2024-03-14T08:27:07","modified_gmt":"2024-03-14T07:27:07","slug":"3-eta-4-belaunaldiko-zefalosporinekiko-erresistenteak-diren-escherichia-coli-ak-eaeko-hausnarkarien-ustiategietan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/3-eta-4-belaunaldiko-zefalosporinekiko-erresistenteak-diren-escherichia-coli-ak-eaeko-hausnarkarien-ustiategietan\/","title":{"rendered":"3. eta 4. belaunaldiko zefalosporinekiko erresistenteak diren <em>Escherichia coli<\/em>-ak EAEko hausnarkarien ustiategietan"},"content":{"rendered":"<p>Antibiotikoen erabilera desegokiak eta euren eraginpean etengabe egoteak, mikroorganismoek beren biziraupena ziurtatzeko erresistentzia-mekanismoak garatzea eragin dute. Ondorioz, antibiotiko askoren eraginkortasuna galtzen ari da bakterio batzuen aurrean. OMEk (Osasunaren Mundu Erakundeak), garrantzia kritikoko antibiotikoen zerrenda bat egindefinitu du. Bertan, bakterio multi-erresistenteek eragindako infekzioen tratamendurako eraginkorrak diren antibiotikoak agertzen dira, hala nola zenbait antibiotiko \u03b2-laktamikoak: 3. eta 4. belaunaldiko zefalosporinak eta karbapenemeak. <em>Escherichia coli<\/em>-ren kasuan, \u03b2-laktamikoen aurkako erresistentziaren mekanismo garrantzitsuenak, Espektro Zabaleko Betalaktamasen (EZB), AmpC zefalosporinen eta karbapenemasen ekoizpena da.<!--more--><br \/>\nNEIKERen, EZB\/AmpC eta karbapenemasak ekoizten dituzten <em>E. coli<\/em>-en prebalentzia ezagutzeko, EAEko 300 behi- eta ardi azienden ustiategitan zeharkako azterlan bat egin da. Ustiategi horietako batean ere ez zen aurkitu <em>E. coli<\/em> karbapenemasa-ekoizlerik, baina bai EZB\/AmpC-ko ekoizleak ziren <em>E. coli<\/em>-ak. Ustiategi positiboen prebalentziak honakoak izan ziren: %32,9 esnetarako behietan, %9,6 haragitarako behietan eta %7,0 ardietan. Zefaloporinekiko erresistenteak ziren andui askok beste antibiotiko batzuekiko erresistentziak erakutsi zituztenuten, hala nola, tetraziklina, sulfametoxazol, trimetoprima eta ziprofloxazinarekikoak. Baina guztiak tigeziklina, imipenem, meropenem eta kolistinarekiko sentikorrak izan ziren.<br \/>\n66 anduietan genoma osoa sekuentziatu zen, 52 eskuratutako erresistentzia geneen eta 4 geneetako mutazioen identifikazioa ahalbidetuz. blaCTX-M-14 genea izan zen EZB motako geneen artean arruntena; AmpC motakoen artean, berriz, blaCMY-2 genea detektatu zen batez ere. EZB\/AmpC gene gehienak plasmidoetan aurkitu ziren, beste mota desberdineko erresistentzia geneekin batera. Plasmidoetan erresistentzia-geneak aurkitzeak arrisku handiagoa dakar, erresistentzia geneen transferentzia errazten dutelako.<br \/>\n3. eta 4. belaunaldiko zefalosporinekiko erresistenteak diren <em>E. coli-<\/em>en hedapena arazo bat da gizakion osasunean, eta hedapen hori, ikerketa honetan frogatzen denez, behi- eta ardi-aziendei ere atxikitu daiteke. Ikerketa honetan bezala, Europako beste herrialde batzuetan ere EZB\/AmpC ekoizten duen <em>E. coli<\/em>-en prebalentzia handiagoa da esnetarako behi-aziendetan. Egoera hori, ekoizpen-sistema honetan ematen diren gaitza espezifikoen (mamitisa eta hanketako infekzioak, batez ere) kontrako terapien ondorioa izan daiteke, izan ere, zefalosporinak dira erabilitako antibiotikoak gaitza horien aurka. Ikerketa honetatik ateratako ardi-aziendei buruzko datuek ekarpen handia egin dute, ez baita ikerketa askorik egin espezie honetan. EAEko hausnarkarietan, ez dira agertu karbapenemasak ekoitzen dituzten <em>E. coli<\/em>-ak, eta hori lasaigarria da, andui horiek Osasun Publikoko arazo larria bihurtu baitira.<\/p>\n<p>Xehetasun gehiago ezagutu nahi izanez gero, ikerketa honen emaitzak A<em>pplied and Environmental Microbiology<\/em> zientzia-aldizkarian argitaratu dira: DOI 10.1128\/AEM.00742-20,<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/aem.asm.org\/content\/early\/2020\/05\/25\/AEM.00742-20\">https:\/\/aem.asm.org\/content\/early\/2020\/05\/25\/AEM.00742-20<\/a><\/p>\n<h6>Argazkia: NEIKER- Animalia Osasun saila<\/h6>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Antibiotikoen erabilera desegokiak eta euren eraginpean etengabe egoteak, mikroorganismoek beren biziraupena ziurtatzeko erresistentzia-mekanismoak garatzea eragin dute. Ondorioz, antibiotiko askoren eraginkortasuna galtzen ari da bakterio batzuen aurrean. OMEk (Osasunaren Mundu Erakundeak), garrantzia kritikoko antibiotikoen zerrenda bat egindefinitu du. Bertan, bakterio multi-erresistenteek eragindako infekzioen tratamendurako eraginkorrak diren antibiotikoak agertzen dira, hala nola zenbait antibiotiko \u03b2-laktamikoak: 3. eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":3483,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":""},"categories":[296,4],"tags":[364,365,366,367,368],"class_list":["post-4341","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-argitalpenak","category-blog","tag-antibioticos--lactamicos-eu","tag-antimicrobianos-eu","tag-cefalosporinas-eu","tag-escherichia-coli-eu","tag-mecanismos-de-resistencia-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4341","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4341"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4341\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4342,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4341\/revisions\/4342"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3483"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4341"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4341"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4341"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}