{"id":4062,"date":"2023-07-28T16:49:26","date_gmt":"2023-07-28T14:49:26","guid":{"rendered":"http:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/mosquitos-aedes-invasores-en-el-gradiente-urbano-periurbano-en-la-capv-evidencias-de-la-amplia-distribucion-de-aedes-japonicus\/"},"modified":"2024-03-13T18:04:56","modified_gmt":"2024-03-13T17:04:56","slug":"aedes-eltxo-inbaditzaileak-eaeko-hiri-eta-hiri-inguruko-gradientean-aedes-japonicus-espeziearen-banaketa-zabalaren-ebidentziak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/aedes-eltxo-inbaditzaileak-eaeko-hiri-eta-hiri-inguruko-gradientean-aedes-japonicus-espeziearen-banaketa-zabalaren-ebidentziak\/","title":{"rendered":"Aedes eltxo inbaditzaileak EAEko hiri eta hiri-inguruko gradientean: Aedes japonicus espeziearen banaketa zabalaren ebidentziak"},"content":{"rendered":"\r\n<p>Europan eltxo inbaditzaileen (<em>Aedes<\/em> spp.) hedapenak gora egin du azken hamarkadetan. Euskadin, <em>Aedes albopictus<\/em> (tigre eltxoa) 2014an detektatu zen lehen aldiz, eta <em>Aedes japonicus<\/em> 2020an. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzarekin eta Euskadiko udaletxe nagusiekin lankidetzan, azterlan bat egin dugu eltxo-espezie horien banaketa eta urbanizazio-faktoreekin duten lotura ebaluatzeko. Hala, 2021ean, 568 ovitrampa jarri ziren guztira <em>Aedes<\/em> eltxo inbaditzaileen arrautzak detektatzeko, 10.000 biztanletik gorako 45 udalerritako 113 laginketa-puntutan. Ovitrampetan jarritako obiposizio-oholtxoak hamabost egunean behin aztertzen ziren, ekainetik azarora bitartean, <em>Aedes<\/em>-en arrautzarik ba ote zegoen ikusteko. <em>Aedes<\/em>-en arrautzak zenbatu ziren, eta, ondoren, oholtxoen aukeraketa bateko arrautzak inkubatu ziren eltxoak heldu fasera garatu arte, hauek identifikatzeko. Arrautzen eklosioak arrakastarik izan ez zuenean, eltxo espeziea identifikatzeko teknika molekularrak erabili ziren.<!--more--><br \/><em>Aedes albopictus<\/em>-ek eta <em>Ae. japonicus<\/em>-ek banaketa zabala erakutsi dute, 23 eta 26 udalerritan daudela berretsiz, hurrenez hurren. Bi espezie horien konkurrentzia 11 udalerritan ikusi zen. <em>Aedes<\/em> eltxo inbaditzaileen presentziari buruzko azterketak, urbanizazio-mailari dagokionez (hirikoa, hiri-ertzekoa eta , hiri-igurukoa), agerian utzi zuen <em>Ae. albopictus<\/em>-ek hiri-inguruko eremuetan baino 4,39 aldiz aukera handiagoa zuela hiri-ertzeko eremuetan egoteko, eta <em>Ae. japonicus<\/em>-ek, berriz, hiri-inguruetako eremuetan egoteko aukera handiagoa zuela. Gainera, <em>Ae. albopictus<\/em> espeziearen presentzia biztanleria-dentsitate handiagoko udalerriekin lotu zen (batez bestekoa = 2.983 b\/km2), eta <em>Ae. japonicus<\/em> espeziea, berriz, biztanleria-dentsitate txikiagoarekin lotu zen (batez bestekoa = 1.590 b\/km2).<br \/><em>Aedes albopictus<\/em> eta <em>Ae. japonicus<\/em> espezieen banaketa zabalak berretsi egiten du espezie horien hedapena eta ezarpena gure lurraldean, Europan <em>Ae. japonicus<\/em> espeziearen kolonizazio-eremu berri bat baieztatuz. <em>Aedes<\/em> eltxo inbaditzaileek osasun publikoan izan dezaketen eragina dela eta, eta gure emaitzen arabera, <em>Aedes<\/em> inbaditzaileen zaintza-programak eta kontrol-planak urbanizazio-gradienteak, ingurune-motak eta biztanleria-dentsitatea kontuan hartuta diseinatu beharko lirateke.<\/p>\r\n<p>Informazio gehiagorako, argitalpenaren estekara jo daiteke:\u00a0<a href=\"https:\/\/rdcu.be\/dgSVs\">https:\/\/rdcu.be\/dgSVs<\/a><\/p>\r\n<h6><strong>Irudia: NEIKER-Animalia Osasun saila, BioRender (https:\/\/www.biorender.com\/) programarekin eginda. Eltxoen irudiak: http:\/\/www.mosquitoalert.com\u00a0<\/strong><\/h6>\r\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Europan eltxo inbaditzaileen (Aedes spp.) hedapenak gora egin du azken hamarkadetan. Euskadin, Aedes albopictus (tigre eltxoa) 2014an detektatu zen lehen aldiz, eta Aedes japonicus 2020an. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzarekin eta Euskadiko udaletxe nagusiekin lankidetzan, azterlan bat egin dugu eltxo-espezie horien banaketa eta urbanizazio-faktoreekin duten lotura ebaluatzeko. Hala, 2021ean, 568 ovitrampa jarri ziren guztira Aedes [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":3995,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_monsterinsights_skip_tracking":false,"_monsterinsights_sitenote_active":false,"_monsterinsights_sitenote_note":"","_monsterinsights_sitenote_category":0,"footnotes":""},"categories":[296,4],"tags":[300,301,302],"class_list":["post-4062","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-argitalpenak","category-blog","tag-aedes-albopictus-eu","tag-aedes-japonicus-eu","tag-mosquitos-invasores-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4062","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4062"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4062\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4063,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4062\/revisions\/4063"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3995"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4062"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4062"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.blogsanidadanimal.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4062"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}