Urriaren 21 eta 22an, Alcala de Henareseko Unibertsitateko Ekonomia Zientzien Fakultateko Areto Nagusian, Albaitaritzako Laborategi-Diagnostikoko Espezialisten Elkartearen XXVIII. Sinposioa egin da. Aurreko edizioetan bezala, laborategi pribatuetatik, zentro teknologikoetatik, unibertsitateetatik eta sektoreko enpresetatik etorritako laborategi-diagnostikoko 100 espezialista baino gehiago bildu gara bertan. Aurten eskainitako hitzaldi gonbidatuen bidez, animalien osasunean eta osasun publikoan garrantzia duten patogenoak detektatzeko, karakterizatzeko eta monitorizatzeko teknika molekularren azken aurrerapenetan sakondu nahi izan du Sinposioak, epidemiologia molekularra eta mikrobioen aurkako erresistentzien diagnostikoa eta kontrola bezalako alderdiak jorratuz.
Edizio honetan, NEIKEReko Animalien Osasun Sailak ahozko komunikazio hauek aurkeztu ditu:
-Desarrollo de una qPCR para la cuantificación de bacterias del complejo Mycobacterium tuberculosis y su conversión a ddPCR. Leire Fernández-Veiga, David Sánchez-Martel, Bernat Pérez de Val, María V. Geijo, Ramón A. Juste, Iker A. Sevilla, Joseba Garrido
-Comparación de ELISA en sangre y PCR en heces para el control de paratuberculosis. Ramón A. Juste, Iker A. Sevilla, Mariví Geijo, Elena Molina, Joseba Garrido
-Cortes de precisión sobre tejido intestinal bovino: un nuevo modelo para evaluar la interacción entre el tejido intestinal y Mycobacterium avium paratuberculosis. Maitane Mugica, Samruddhi Deosthali, Natalie Werling, Peter Olinga, Natalia Elguezabal, Dirk Werling
Horrez gain, Batzorde Zientifikoko eta AVEDILA Sariaren epaimahaiko kide gara. Aurtengoan, albaitaritzako laborategi-diagnostikoaren alorreko argitalpen zientifiko onenaren saria David Romero Trancón-ek aurkeztutako “Emerging Bluetongue Virus Serotype 4 in the Balearic Islands, Spain (2021): Outbreak Investigations and Experimental Infection in Sheep” lanak jaso du, zeina Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Laborategi Zentralean garatu zen.
Sinposio honi amaiera emateko, Lehendakaritza eta lau bokaltza aldatu ziren. Zortzi urtez elkartea berrabiarazten izan ondoren, Jose Luis Blanco doktoreak Inmaculada Luqueri pasa dio testigua, bera arduratuko delarik 2026ko urrian Kordoban egingo den AVEDILA Sinposioaren antolaketaz.
Bertan egongo gara berriz ere gure lanak lagunen artean partekatzen.

 
			 
			 
			