Doktorego tesia: Esne-behiei eragiten dieten gaixotasun bakterianoen aurkako immunomodulazio-estrategiak

Maddi Oyanguren Arizaga lankideak «Immunostimulation strategies against bacterial diseases that affect dairy cattle» izeneko doktore-tesia defendatu du. Defentsa 2025eko abenduaren 2an egin zen, 11:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan, Leioan. Tesia NEIKEReko Animalien Osasun Sailean burutu da, PROBAK (RTA 2017-00089-00-00), PARAINVAX (PID 2021-125807OB-C22) eta URAGAN (17-00892) proiektuen esparruan. Proiektu horiek Estatuko Ikerketa Agentziak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak finantzatu dituzte, hurrenez hurren. Tesia NEIKER-eko  Natalia Elgezabal doktoreak eta CIC bioGUNE-ko Juan Anguita doktoreak zuzendu dute. Prestakuntza-aldian zehar, Maddik “Nekazaritza, arrantza eta elikadurako sektorearen arlo zientifiko, teknologiko eta enpresarialeko ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntzarako laguntzak, 2020rako” programaren doktoratu aurreko kontratu bat izan du, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak finantzatua.

Tesia formatu tradizionalean aurkeztu da, eta hiru azterketa egin dira: esnetarako behien abeletxeetan oritzaren erabilera, txertaketa eta probiotiko baten ebaluazioa laborategiko animalia-modelo batean. Maddik Bikain cum laude kalifikazioa lortu du. Honetaz gain, doktore-tesi honetan lortutako emaitzak hainbat kongresu espezializatuetan aurkeztu dira eta lehenagoko sarreretan aipatu izan ditugun hiru argitalpen zientifiko publikatzeko aukera eman dute.

NEIKEReko Animalien Osasun Sailetik zorte handia opa diogu Maddiri bere etorkizun profesionalean eta urte hauetan egindako lan guztiagatik zoriontzen dugu. Zorionak Maddi!

Argazkia: NEIKEReko Animalia Osasun saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *