3. mailako bioeuspen-laborategiko instalazioak berriro inauguratu ditugu

Bi urte baino gehiagoko lanen eta ia 5 milioi euroko inbertsioaren ondoren, joan den asteazkenean, azaroak 5, instalazio berri hauen inaugurazio ekitaldia ospatu genuen.

Inaugurazio-ekitaldian, Imanol Pradales lehendakaria buru zela, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak eta Olatz Unamunzaga NEIKEReko zuzendari nagusiak parte hartu zuten. Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua Juan Ignacio Pérez eta Bizkaiko Nekazaritza diputatua Arantza Atutxa baita egon ziren. Politikako beste pertsona ezagun batzuk eta Euskadiko erakunde zientifikoetako eta abeltzaintza-sektoreko eragile nagusietako ordezkariak ere bertan egon ziren.

Instalazio hauek 2002an sortu ziren, behien entzefalopatia espongiformeak (behi eroen gaitza) kontrol-plana egin ahal izateko. Une horretatik aurrera, instalazio horiei esker, beste osasun-alerta batzuei aurre egin ahal izan genien, hala nola hegazti-gripeari, gaur egun arte jarraitzen duena. Baita tuberkulosiaren edo Q. sukarraren azterketan oinarritutako ikerketa-ildoak indartu ahal izan genituen. Diagnostikoan, patogenian eta gaixotasun horiek kontrolatzeko tresnen bilaketan egindako azterketak ez lirateke posible izango NCB3 instalazioak izan ezean.

Eraikin berriak aurrekoaren egitura aprobetxatzen du eta 200 metrotan handitu da, 900m2-ra iritsiz. Gaur egungo diseinuak 5 laborategi independente, esperimentaziorako animalia txikientzako 4 gela, animalia handientzako 4 box eta nekropsia-gela bat biltzen ditu, baita beste eremu komun eta eremu tekniko batzuk ere.

Biosegurtasunari dagokionez, teknologiarik onena erabili da, UNE 171400-1 Arauan jasotako eskakizunak jarraitu dira, hots, NCB3 instalazioen diseinua. Egindako hobekuntzen artean, sistema kritiko erredundanteak daude, hala nola iragazketa-sistemak, efluenteen tratamendukoak edo hondakin solidoen tratamendukoak. Aldaketa horiei esker, jarduerari eutsi ahal izango diogu ezustekorik gertatuz gero.

Hala ere, instalazio eta konfigurazio berri hauetatik gehien pozten gaituena da konfigurazio berriei ezker, gure lan- eta ikerketa-ildoak bultzatzeaz gain, komunitate zientifikoaren eta sektoreko enpresen eskura instalazio berezi batzuk jartzea ahalbidetuko digula. Gainera, seguru eta prest sentiarazten gaitu, gure langile kualifikatu eta moldakorrarekin batera, agente biologikoek proposa diezazkiguketen mehatxu berriei erantzuteko.

Inbertsio handia izan da, orain arteko garrantzitsuena NEIKERen, AEIk eta EJk finantzatuta, % 20 eta % 80an, hurrenez hurren. Ziur gaude gu ez ezik, gainerako komunitate zientifikoa ere, animalien osasunaz nahiz giza osasunaz edo ingurugiroko osasunaz arduratzen dena, eta gizartea, oro har, harro sentituko dela.

Oharra.
Mikrobiologiako eta biomedikuntzako laborategiak lau segurtasun-mailatan antolatzen dira, 1etik 4ra, lan egiten den agenteen arriskuaren arabera. Arrisku hori hainbat faktoreren arabera ebaluatzen da, besteak beste: agenteak kutsatzeko duen gaitasuna, eragin dezakeen gaixotasunaren larritasuna, transmisio-bidea eta tratamendu eraginkorren eskuragarritasunaren arabera. 3. mailan, edo NCB3 mailan, hainbat bidetatik heda daitezkeen patogenoekin lan egiten da (airea barne). Patogeno hauek infekzio larriak eragin ditzakete, nahiz eta kasu gehienetan tratamendu eraginkorra eskuragai dago. Adibideak: tuberkulosia, hegazti-gripea, Q sukarra, koronabirusa…

                                                                                 

DEIALDIA: Adquisición de Equipamiento Científico-Técnico (convocatoria 2021) ERREFERENTZIA: EQC2021-007290-P IZENBURA: Creación de nuevos laboratorios y animalarios en las instalaciones de nivel 3 de biocontención de NEIKER como adecuación a las necesidades actuales y futuras de investigadores y empresas. HARTZAILEA: NEIKER-INSTITUTO VASCO DE INVESTIGACION Y DESARROLLO AGRARIO SA

Argazkia: NEIKEReko NCB3  eraikin berritua

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *