NEIKER-ek 76. European Federation of Animal Science (EAAP) kongresuan parte hartu du

Abuztuaren 25etik 29ra bitartean, 76. European Federation of Animal Science (EAAP) Kongresua ospatu zen Innsbrucken (Austria). EAAPren helburu nagusiak hauek dira: bere kideen eta beste erakunde nazioartekoen arteko lankidetza aktiboaren bidez ikerketa zientifikoaren aurrerapena, garapen iraunkorra eta ekoizpen-sistemak sustatzea; esperimentazioa, aplikazioa eta dibulgazioa bultzatzea; abeltzaintza-sektorearen baldintza tekniko eta ekonomikoak hobetzea; abereen ongizatea eta landa-ingurunearen kontserbazioa sustatzea; baliabide naturalen erabilera orokorrean eta animalia-baliabide genetikoen erabilera bereziki kontrolatzea eta optimizatzea; baita gazte zientzialari eta teknikarien parte-hartzea sustatzea ere. Kongresuak 85 saio baino gehiago izan ditu, eta bertan hainbat gai landu dira, besteak beste: hautespen genetikoaren estrategiak animalien osasuna barne hartzen duten hainbat ezaugarri hobetzeko; metano-emisioak murrizteko estrategiak; eta ekoizpena, osasuna eta ongizatea hobetzeko ikuspegi berriak hainbat espezie animalietan.

NEIKER-eko Animalia Osasun Sailetik hiru ahozko komunikazio aurkeztu dira.

Gerard Badia-Bringué, Stephanie Lam, Ángela Cánovas, Marta Alonso-Hearn. Discovery of deleterious genetic variants in candidate genes influencing bovine paratuberculosis resistance or susceptibility using whole transcriptomics. Saioa: Ezaugarri konplexuen ulermena: fenotipo-aldakortasunean arreta. Lana PARARESILIENCIA proiektuaren esparruan egin da, Dr. Angela Canovas-ekin elkarlanean, Center for Genetic Improvement of Livestock (Guelph, Canada).

Gerard Badia-Bringué, José A. Jiménez, Marta Alonso-Hearn. Inclusion of susceptibility and resistance to bovine paratuberculosis in the genetic selection of Spanish Holstein cattle. Saioa: Hautapena efizientziarako, erresilientziarako eta klimara egokitzeko. Lana Confederación Nacional de Asociaciones de Frisona Española (CONAFE)-rekin elkarlanean burutu da, GO-INMUNOGEN goi-mailako talde operatibo supraautonomikoaren esparruan.

Arrate Prado-López, Gerard Badia-Bringué, Alejandra Isabel Navarro León, Rosa Casais, Marta Alonso-Hearn. Identification of differentially expressed genes in blood and intestinal tissues from Holstein cattle naturally infected with Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis and with multifocal lesions. Saioa: Osasuna hobetzeko eta antimikrobianoen erabilera murrizteko estrategia genetikoak, elikadura-estrategiak eta kudeaketa-estrategiak. Lana SERIDA (Asturias)ko Animalien Bioteknologia Saileko ikertzaileekin elkarlanean egin da, PARARESILIENCIA proiektuaren esparruan.

Interesa izanez gero, lan hauetako edozeinen laburpena bidali ahal izango genizueke.

Beste behin ere, Kongresua arrakastatsua izan da, eta lagun onen eta lankideen arteko berriz elkartzeko gune bat. Espero dugu berriro elkar ikustea 2026an ospatuko den hurrengo edizioan, Hamburg-en (Alemania).

PARARESILIENCIA proiektua: “Desarrollo de nuevas herramientas para la identificación y caracterización de animales resilientes a la paratuberculosis empleando una aproximación Inmunogenética” (PID2021-122197OR-C21, MCIN/AEI/10.13039/501100011033 eta Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Europako Funtsa – FEADER).

Talde operatibo supraautonomikoa (GO)-INMUNOGEN: “Integración de la selección genética asistida por marcadores de inmunocompetencia en programas de selección de vacuno de leche y de carne” (Elkarte Europarraren Nekazaritzako Produktibitatea eta Jasangarritasuna berritzeko ekimenaren (AEI-Agri) interes orokorreko berrikuntza-proiektuak, PAC 2023-2027 Plan Estrategikoaren barruan, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) eta FEADER-ek finantzatua).

Arrate Prado-López Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Landa Garapen Sailaren doktorego-aurreko kontratu baten onuraduna da (IKERTALENT 2024, 1029112).

Argazkia: NEIKEReko Animalia Osasun saila.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *