NEIKEReko Animalia Osasun Sailean, Plan Nazionaleko 2024 Ezagutza Sortzeko Proiektuen deialdian finantzatutako I+G+B proiektuari lotutako doktoretza aurreko kontratu baterako hautagaiak bilatzen dira, “Streptococcus uberis-ek esnetarako behi-aziendan eragindako mastitisarekin lotutako epidemiologia molekularraren, genomikaren eta mikrobiotaren dinamikaren azterketa integratua” (PID2024-66-Or-00) izenburupean.
Proiektu honetan, mamitisaren eragile etiologikorik nagusienetakoa eta tratatzeko zailenetakoa den S. uberis-ek eragindako mamitisa aztertuko da, ezagutza erabilgarriak sortzea kontrol-estrategia eraginkorrak diseinatzeko azken helburuarekin. Teknika mikrobiologiko, molekular eta sekuentziazio masiboen bidez, S. uberis infekzioaren ekologia eta epidemiologia ikertuko dira behi-aziendetan, bai eta S. Uberis-en aldaera genetikoen aniztasuna eta esnearen mikrobiotaren dinamika ere infekzio-prozesuan.
Hautagaiak gutxienez 300 ECTST kredituko (European Credit Transfer System) unibertsitate-mailako titulua edo baliokidea izan beharko du (doktoretza-titulua duten pertsonak ezin dira kontratatu). Era berean, Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea, edo espainiarren edo Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako nazionalen ezkontidea, edo Espainian legezko bizilekua eta lan-baimena duen atzerritarra izan beharko du.
Hautatutako hautagaia diziplina anitzeko talde batean sartuko da. Animalia osasunari aplikatutako bakteriologian, diagnostikoan, zaintza epidemiologikoan eta genomikan adituek osatutako taldean, eta doktoretza-tesiaren proiektua garatzeko beharrezkoak diren teknikei buruzko prestakuntza eta ikuskapena jasoko ditu.
Laster, lan-eskaintza jarriko dugu martxan NEIKERen webgunean (https://neiker.eus/es/empleo/), kontratuaren baldintzen, hautaketa-prozesuaren eta eskaera aurkezteko jarraibideen deskribapenarekin. Bien bitartean, interesa duten hautagaiak proiektuaren arduraduna den Ana Hurtadorekin ( ahurtado@neiker.eus ) harremanetan jar daitezela animatzen ditugu, hark zalantzak argitu eta proiektuari buruzko informazio gehiago eman ahal izateko. Mesedez, zabaldu zuen inguruko jendearen artean, albistea interesa duten pertsona guztiei hel dakien.